'B de Bilbao', 2023ko Aratusteetako kartela
2023-01-25 13:25 KultureaOscar Méndez da egilea.
2023ko Bilboko Aratusteetako kartel ofiziala izateko 125 proposamen aurkeztu ziran eta epaimahaiak sei finalista aukeratu zituan gero. Herritarrek botoa emon ahal izan dabe modu presentzialean zein telematikoan eta, epaimahaiak egindako balorazinoari gehituta, 2.122 boto eskuratu ditu irabazleak. Oscar Méndezek egindako B de Bilbao izango da, beraz, Aratusteetako kartela.
Aitatzekoa da epaimahaiaren ebatzian eta herritarren botoetan, bietan nagusitu dala B de Bilbao. Hau da, biak bat etorri dira eta, beraz, ezelako zalantza barik aukeratu ahal izan dabe irabazlea. Online botoak % 33ko pisua dau, beste horrenbeste aurrez aurreko botoak eta epaimahaiaren esku dago azken herena.
Bilboko Udalak azaldu dauenez, epaimahaikideak honeek izan dira: Itziar Urtasun, Asier Abaunza eta Carlos David García zinegotziak, Iñigo Iglesias (Bilboko Konparsak), Esmeralda Hernando blogaria, Aitor Arakistain (BilbaoArte), Alicia Fernandez (Rekalde Aretoa), Itsaso Jubeto (Txurdinagako Merkatarien Alkartea) eta Cristina Guezuraga (Sirope agentzia).
Urtero urian ospatzen diranen artean jairik zoroenak eta alaienak dira Aratusteak, Udalaren arabera. B de Bilbao-k eta aurkeztutako ganerako kartelek poztasun hori erakusten dabe, modu koloretsuan. 125 hautagaien artean bertoko sortzaile ugari egon dira, baina urrunagoko proposamenak be heldu jakoz Jai Batzordeari: erdiak inguru Espainiatik bialdu ditue eta urrungotik heldu dira % 5.
Bilboko Aratusteak zezeilaren 17tik 21era egingo dira aurten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!