Korrontzik 6.262,15 euroko dohaintzea egin deutso 'Aita Mari'-ri

Bizkaie! 2023-01-25 11:30   Pil-pilean

Hau guztia ez zan posible izango proiektu honetan lagundu daben jente askoren parte-hartzerik barik.

Ezkerretik eskumara: Agus Barandiaran (Korrontzi), IƱigo Mijangos (SMH Zuzendaria), Andres Camio Jitu (Elkar) | Ikusi handiago | Argazki originala



Korrontzi musika taldeak Aita Mari salbamendu-ontziaren alde sortutako proiektuaren harian, 6.262,15 euroko dohaintza egin deutso SMH gobernuz kanpoko alkarteari, hain zuzen be, erreskate ontzia kudeatzen dauen erakundeari.

Hau guztia ez zan posible izango proiektu honetan lagundu daben jente askoren parte-hartzerik barik. Eskerrik asko jantzari, musikari, lagun eta batez be publikoari, danon artean Aita Mari-ri gure bultzadea emon deutsagu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu