Untzagako torretxeko fatxada nagusiaren balkoiko arkabuzariaren irudia zaharbarrituko dabe
2023-01-25 08:17 KultureaUrtarrilaren 30ean hasiko ditue lanak.
Irudiak gainazalaren degradazinoa jasan dau materialaren meteorizazinoak eraginda eta gune jakin batzuetan ahuleziak, material faltea (hausturak) eta marruskadura-markak ditu. Arkabuzariaren gorputz-enborrak ondoko neurriak ditu: 59 cm luze, 32 cm sakon eta 99 cm altu. 250 kilo inguruko pisua dau.
Artemis enpresea urtarrilaren 30ean hasiko da lanak egiten eta, lehenik eta behin, pH neutroko tensinoaktiboakaz nahastautako uragaz garbituko da elementua, eta lan hori eskuzko beste sistema batzuekaz tartekatuko da mortero-hondarrak kentzeko.
Kasu honetan, ez dira berreregikoo irudian falta diran zatiak (surra, bibotearen zati bat, bekoki zati bat eta atzamar bat), konserbazinorako esku-hartze hutsa izanik elementu horreek ez deutselako eragiten obrearen edo figurearen egonkortasunari.
Gauzak holan dirala, dauen balioa emoten jako Eibarko historiaren parte izan zan elementu bati eta, aldi berean, bete egiten da bere garaian egindako dohaintzearen helburua.
Zaharbarritze-lanak urtarrilean hasi eta zezeilean zehar egitea da asmoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!