Bentaranoa Alkartea arduratuko da Bentaren jardueren dinamizazinoaz
2023-01-23 08:01 KultureaPausu hau emonda amaitzen da #Bentaranoa prozesu parte-hartzailea.
Benta eraikinaren giltzak emon deutsee Bentaranoa Alkartea irabazi asmorik bako alkarteko ordezkariei Amaia Agirre Getxoko alkateak. Alkarte hori Andra Mariko bizilagun-taldea da eta, hemendik aurrera, arduratuko da urte bitan (beste urte bitan luzatu daiteke), higiezinaren beheko pisuan interes orokorreko jarduerak dinamizeteaz. Udalak lokal hori eta ekipamendua zuzenean eta doban erabilteko baimena emon deutse.
Pausu hau emonda amaitzen da #Bentaranoa prozesu parte-hartzailea, Udaleko Komunikazino, Herritarren Partaidetza eta Gardentasun Arloak bultzatua, administrazinoaren eta herritarren arteko lankidetzea bultzatzeko, benetako preminei erantzun egokiagoak emoteko eta holan, personen bizi-kalidadea eta gure
udalerriko kudeaketea hobetzeko, azpimarratu dau Amaia Agirre alkateak.
Prozesu honek 2018an akzesi bat jaso eban NovaGob Sarietako (administrazino publikorako sare soziala) Gobernu Edegiaren ekimen onenaren kategorian. Gauzak holan dirala, orain, espazio balioaniztuna, integratzailea da, esperientziak trukatzeko balioko dauena, euskerearen erabileran eta sustapenean arreta berezia jarriz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!