UPV/EHUk datorren ikasturterako eskaintzea aurkeztuko dau EHUazokan

Bizkaie! 2023-01-20 08:52   Kulturea

Zezeilaren 11an, Bizkaiko Campusean izango da.

Gipuzkoako Campusean, urtarrilaren 28an egingo da; Arabako Campusean, zezeilaren 4an, eta Bizkaiko Campusean, zezeilaren 11an. Sartzea librea da baina informazino-saioetan parte hartzeko nahitaezkoa da aldez aurretik izena emotea.

EHUazoka, Euskal Herriko Unibersidadeko Unibersidade Orientazinorako Azokea, aukera ona da etorkizuneko ikasleek Euskal Herriko Unibersidadeak 2023-2024 ikasturtean eskainiko dituan graduko ikasketak eta unibersidadean sartzeko prozedurea hurretik ezagutzeko.

EHUazokea urtarrilaren 28an egingo da Gipuzkoako Campusean, zezeilaren 4an, Arabako Campusean eta zezeilaren 11an, Bizkaiko Campusean. Sartzea librea da baina informazio-saioetan parte hartzeko nahitaezkoa da aldez aurretik izena emotea. Azoka bakotxaren informazino-saioetarako izen-emotea azoka bakotxaren aurreko astelehenean edegiko da eta ez da zarratuko saio bakotxeko plazak agortu arte (Gipuzkoan izena emotea urtarrilaren 23tik aurrera, Araban urtarrilaren 30etik aurrera eta Bizkaian zezeilaren 6tik aurrera).

Izen-emotea hemen (loturea urtarrilaren 23an, astelehenean, aktibauko da Gipuzkoako Campuserako).

EHUazokan fakultade eta eskoletako irakasleek informazino saioak emongo ditue taldeentzat eta banan banako arretea be eskainiko da. Holan, unibersidade aurreko ikasleek unibersidadea eta graduko ikasketen eskaintzea hobeto ezagutu eta etorkizunean unibersidadean egin ahal izango dituen ikasketei buruzko duda guztiak argitzeko aukerea izango dabe.

Informazio zabalagoa hemen

Euskal Herriko Unibersidadeko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Fernando Tapiak azpimarratu dauenez Euskal Herriko Unibersidadean ziur gagagoz behar-beharrezkoa dala orientazino egokia eskaintzea, unibersidade-aurreko ikasleek ikasteko ze aukera dituen jakin ahal izateko eta, holan, euren gaitasun, trebetasun eta interesetara ondoen egokitzen dan titulazinoa aukeratu ahal izateko. EHUazokea, Euskal Herriko Unibersidadearen Orientazino Azokea, da gure orientazino-jarduera nagusia. Bertan, unibersidade aurreko ikasleek eta euren familiek beharrezko informazino guztia lortzeko aukerea dabe eta, gainera, arreta personalizatua, oinarrizkoa baita unibersidade-ikasketak aukeratzeko prozesuan.

2023-2024 ikasturtean, Euskal Herriko Unibersidadeko gradu-ikasketen eskaintza zabalari titulu barri bi gehituko jakoz: Biomedical Engineering, oso-osorik ingelesez emongo dana Bilboko Injinerutza Eskolan eta Hezkuntzearen arloko lehen gradu bikotxa: Lehen Hezkuntza + Ume Hezkuntza, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean egingo dana, Gipuzkoako Campusean. Danetara, 107 titulazino eskainiko dira eta horreetako bi ingelesez, hamabost gradu bikotx eta hamaika ikasketa dual-jakintza arlo guztietakoak, aspalditik irakasten diranak nahiz barritzaileenak, trebatzeko aukerea emongo dabenak. 2022-2023 ikasturtean 8.300 ikasle matrikulau ziran lehen kursoan eta horreetatik % 76,1ek lehen hautuan lortu eben plazea eta % 13,6k bigarrenean.

2023-2024 ikasturteko gradu eskaintzea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu