'Review' formatu barritzailearen aurrestreinaldia, urtarrilaren 25ean

Bizkaie! 2023-01-19 08:15   Kulturea

EITBko kazetari Asier Sánchezen formatu honek gaurkotasuna kontetako beste modu bat dakar.



Plataforma askotan zabalduko dira edukiak eta lehen bilduma honek Mediterraneo erdialdeko migrazino-krisia jorratuko dau.

Europa mailan aitzindari, edukiok plataforma askotan zabalduko dira eta Aita Mari izenburukoaren aurrestreinaldia urtarrilaren 25ean izango da, 19:30ean, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Bertan egon nahi dabenek review@eitb.eus helbidean emon leikie izena.

Biharamunean, urtarrilaren 26an, estreinauko dira Aita Mariren inguruko lehen atal biak EITBren YouTube kanalean.

Aurretik, eguen honetan bertan, teaser edo aurrerapen bat ikusi ahal izango dogu YouTuben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu