Kolectivo Monstrenkok 'Espejismos (El lado épico) aurkeztuko dau urtarrilaren 19an

Bizkaie! 2023-01-18 08:21   Kulturea

Umore absurdoko sorkuntza artistikoan, zuzeneko musikea be izango da.

Azkuna Zentroak eszenAZ denporaldiagaz jarraitzen dau Kolectivo Monstrenkoren Espejismos (El lado épico) obrea dakar, umore absurdua eta ikuskizun poetikoa buztartzen dituan ikuskizuna, zuzeneko musikeagaz.

Espejismos (El lado épico) obran, Bob (Txubio Fernández de Jauregui) eta Bob (Jabitxín Fernández) gaur egun gizakia mehatxatzen daben gorabeherak argitzen saiatzen dira baina Amerikako Far West-eko giro surrealista eta epikoan sartuta.

Nortasunaren bilaketea, adiskidetasuna, galdutako maitasunak eta egungo gizartearen agindu barrien etenbako mehatxua dira personaien bidaian azaldutako gaietako batzuk, alkarrizketa azkar eta dibertigarrien bidez.

Zeru igeskor eta lurrintsu baten azpian eta zuzeneko musikeagaz, Bob eta Bobek umoreari eta malenkoniari, erritmo galduari eta jantzarik zoroenari eutsiko deutse, ikusleak desagertzeko bidean dagoan sasoira eroateko, eta azken garaietako bizimoduaz gogoetea eginarazoteko.

Fitxa artistikoa

- Sorkuntza kolektiboa.

- Aktoreak: Txubio Fernández de Jauregui eta Jabitxin Fernández.

- Musikaria: Iban Ruíz de Gauna.

- Produkzioa: Kolektivo Monstrenko.

- Teknikaria: Jasón Guerra.

Kolektivo Monstrenko

2010ean sortutako antzerki-sortzaileen alkartea, eszenaren inguruko hainbat sensibilidaderen topaleku izateko. Urte honeetan egindako lanaren helburua izan da pieza eszenikoak sortzea, espazio publikoan esku hartzea, berbaldiak, topaketak, tailerrak, Monstrenkas Jardunaldiak atontzea eta bestelakoak.

2012an Monstrenka Aretoa sortu eben, jarduerak jorratzeko lekua, ingurunerik hurrekoenagaz lan eginez. Monstrenko kolektiboak orain arte egindako lanak ondokoak dira: Tenemos que hablar (2009), La pared (2010), Antonio Remachado (2011), Bestiario urbano (koprodukzinoa Pez limbo eta Sleepwalk Colective, 2011), Entre lombrices (koprodukzinoa Zanguango Teatro, 2012), Athra silex (2013), Paracetamol Experience (2013), Viaje al interior del cubo (2014), Preguntar por Píndaro Celada (2014), El falso paraguayo (2014), Infantil-Espectáculo para adultos (2014), Dos historias de amor y un marco teórico (2014), Relatos Adhesivos (2016), Ardorien (2016) (Kolectivo Monstrenkoren euskerazko lehenengo produkzinoa), ¿Hay alguien ahí? (2017), Calma chicha (2018), Ctrl-Alt-Supr (koprodukzinoa Zurrunka Teatro, 2020), Espejismos-El lado épico (2021).

Sarrerak

14 euroan / 12 euroan AZ Txartelagaz.

Tarifa murriztua. Sarrerak aurrez aurre baino ez dira saltzen AZ Infon:

10,50€ 65 urtetik gorakoentzat, 30 urtetik beherako edo % 33tik gorako ezintasuna daben personentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrerea eskuratzean) / 8 euroan (8 lagunetik gora).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu