'Pastora Foley 2'

Bizkaie! 2023-01-17 12:54   Kulturea

Inaugurazinoa urtarrilaren 21ean, Bilbon, Artiatxen. 

Alberto Albor, Amaia Urra, Ana Martínez Fernández, Daniel Llaría, Martin Llavaneras eta Silvia Coppola.

dove l 'ogeto, in pe' de farse prisa

e se fa un passo in drio, per so 'avantazo
La carta del navegar pitoresco, Marco Boschini. 1660, Venezia.

Marionen oharren artean, Oihanek Pastora Foley tituluko zerrenda bat topau eta bere esangureaz galdetzean, Marionek erantzun eban: Hau? Ezer ez, Foley batzuk larreratu behar ditut besterik ez... Ikus-entzunezkoetan, eszena bat grabaukeran erregistratu ez ziran soinuak birsortzen dituen efektuei deitzen jake Foley. Bere etimologiaren arabehera, larreratzearen ekintzak ez dau ganadua leku batetik bestera lekualdatzea bakarrik esan gura, ganadua elikatzea, lasaitzea eta baretzea be nahi dau esan. Erakusketa honen izenak, beraz, bere jatorritik urtendako soinu-efektu batzuk larreratzearen idea eregiten du, artean espektralaren eremuan bizi diranak, euren kausea galdu dabela diruditen soinuak, oraindino irudi bilakatu bakoak eta alkarteratzearen bitartez esangurea berreskuratzeko zain dagozanak.

Artiatx-en (Zorrotxa Kaxtresana Errepidea), remisetako bat aurreko proiektuan ikasitakoa abiapuntutzat hartzea da. Modu honetan, gehiketa prozesu baten bidez, gure erakusketen jazoerei agentzia emoten deutsen subjektibotasunei lekua emoten deutsegu. Horregaitik eta komisariatzea zer dan gure buruari galdetzen jarraitzeko, Zorrotzako Flex eraikinean dogun egoitza barriko lehen erakusketea Pastora Foley erakusketearen remake bat izango da. Orain urtebete, Zorrozaurreko Artiatx egoitzearen erakusketa-areto biak lotzen zituan eskaileran egin zan erakusketea hain zuzen be. Bertan, Claudia Rebeca Lorenzok, Monica Planesek, Nadia Barkatek eta Marion Cruza Le Bihanek hartu eben parte.

Kasu honetan eskaintzen dan espazioa jarraian kokatuak dagozan areto, pasillo eta almazen batzuk izango dira, gure tailerrera emoten dabebnak. Barkilloak produziduteko industria-pabiloi bat, praktika horren egiturazko logikeari eutsen deutsona. Haren kokaleku ezkututik, beste askoren artean nahastauta, marihuana-landaketa ilegala be izan zana eta guretzat sasoi8 iragankor horreetarako espazio bihurtu dana. Paulak eta Martak Berlanten eskutik esango leuskigunez pertenentzia, egitura eta erresilientzia terminoetan egiteko/pentsetako espazioa.

Erakusketa hau ekitalditzat hartzen da, ez egituratzat eta negoziazio-prozesu lez eratzen da espazio fisiko jakin bategaz, Bilboko uri-inguruaren errealidade postindustrial konplexuaren inguruko uri eta arkitektura arazo ugari erakusten baititu. Bifo Berardiren premisan oinarritzen da erabat, zelan benetako erispide bakarra konjuntzinoaren plazerra dan: Zu eta ni, hau eta ha, erle eta orkidea. Sinpatian, konpartidutako pathos-ean oinarritutako esangurea trukatzen daben bibrazino-organismoen sintonia behin-behineko eta prekarioa. Beste bat bihurtzeko plazerra. Izan be, berezitasunek bat egiten dabenena, aldatu egiten dira, lehen ez bezelako zerbait bihurtzen dira. Maitasunak maitalea eraldatzen dauen modu berean.

Artiatx, Bilbon kokatzen dan artist-run espazio bat da, printzipioz baina ez maila esklusiboan, euren produkzinoetarako tailerra erabilten daben artistentzat pentsautakoa. Objektu produkzinoan (berbearen esangura zabalenean) interesa daben artistei bideratua eta objetu eta personen artean jazoten dan horretan pentsetan dauen arteari zuzendua. Maerleau Pontyren fenomenologiaren idearen arabera, zentzumenakaz pentsetea behartzen dauen arte mueta batean sinisten dauena. Artearen kondizino propioaz hausnartzen dauena orainaldian eta era honetan egituratzeko, prozesu baten beharra izango dauena. Potentzialera edegiten bada be, ondorio moduan aurkeztuko ez dana.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu