Alaitz Melgarrek irabazi dau Tene Mujika Bekea
2023-01-13 09:07 KultureaAmamaren, Josefa Aguirre Echeverriaren, bizitzea aztertuko dau.
Elkar argitaletxeak eta Debako Udalak emoten daben Tene Mujika Sariaren 2023ko edizinoaren ebazpenaren arabera, proiektu irabazlea Alaitz Melgar barakaldarrak aurkeztutakoa da. Bere amama zanaren, Josefa Aguirre Echeverriaren, bizitzea ikertzeko asmoa dau eta bekeari esker gauzatu ahal izango dau.
Euskal Herriko hurreko historia jorratzen daben ez-fikzinozko proiektuak saritzen eta bultzatzen ditu Tene Mujika Bekeak. Aurtengo edizinoko epaimahaian Idurre Eskisabel, Imanol Murua eta Cira Crespo egon dira.
Josefa Aguirre Echeverria 1927an jaio zan, Azpeitian. Etxe pobreko orduko neska asko lez, neskame joan zan gaztetxutan, espainiar aristokrata batzuen Donostiako etxera. Ezohiko osogarriak be baditu Josefa Aguirreren bizitzeak: Ingalaterrara lanera joan zan, umedun geratu zan ezkonduta egon barik eta psikiatrikoan be egon zan.
Isilpean geratzen diran kontu guztiak argira ekarri nahi ditu Alaitz Melgar ilobeak, norbanako baten bizipenek balio unibersala be hartu deien ikerlan honen bidez. Behin Tene Mujika Bekea jasota, urtebeteko epea dau lana amaitzeko.
Alaitz Melgar Agirre 1984an jaio zan, Barakaldon. Ingeles Filologiako gradua eta Bardintasun Masterra ikasi zituan eta irakasle dabil Iralen. Literaturan, hauxe izango dau lehenengo liburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!