Datorren martitzenean, hilak 17, Harkaitz Cano eta Irati Jimenez aurrez aurre Bilbon

Bizkaie! 2023-01-12 11:23   Kulturea

Euskal literaturea modernizetako formula eta teoriak izango ditue berbagai.

Eztabaidak Literatureagaz XXI. mendean zikloaren barruan, Harkaitz Cano eta Irati Jimenez idazleak izango dira gaia jorratuko dabenak. Gidari lanak, barriz, Goizale Landabaso kazetari eta idazleak egingo ditu.

Harkaitz Canok laster ekin eutson idazketeari eta 18 urtegaz bere lehen poema-liburua argitaratu eban. Besteak beste, honako kontakizun bildumak argitaratu ditu: Beti oporretan (2015), El turista perpetuo (2017), edo Fakirraren ahotsa (2018), La voz del Faquir (2019) eto Twist (2011) eleberriak. adibidez. 2014an, Euskadi Saria irabazi eban ume eta gazte literaturearen arloan, Orkestra lurtarra lanagaitik eta Euskadi Literatura Saria 2005ean eta 2012an, Belarraren ahoa eta Twist liburuakaz, hurranez hurran.

Irati Jiménezek ibilbide gehiena euskeraz egin dau eta hainbat genero eta estilotan sartu da, besteak beste, ume-literaturan, helduentzako narratiban, kontakizunean eta antzerkian. Bere lanen artean, Jiménezek hainbat sari irabazi ditu, Eleberri Laburreko Agustin Zubikarai saria, Euskerazko Ipuin Onenaren Donostia Uriko Kutxa saria eta Literaturako Igartzako akzesita, Nora nobeleagaitik, gaztelaniara itzulitako lehenengoa. 2020an XXI. Miguel de Unamuno euskerazko saria, Ogia eta zirkua lanagaitik irabazi eban eta 2022an Saiakera kategoriako Euskadi Literatura saria jaso eban, Begiak zabalduko zaizkizue lanari esker.

Hitzordua Bilbon, Bidebarrietako Liburutegian izango da, arratsaldeko 19:00retan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu