Bilbo Balioen Uria sarietarako ekimenak aurkezteko epea urtarrilaren 20an amaituko da

Bizkaie! 2023-01-12 10:41   Kulturea

Helburua da Bilboko Balioen Agiriak jasotako 17 balioetakoren bat sustatzen dabenen lana saritzea eta autortzea.

Bilboko Udalak uriko erakunde, alkarte, enpresa eta ikastetxeak animau ditu lehiaketa honetan parte hartu deien Bilboko Balioen Agiria sustatzen lagundu daben proiektuakaz.

Proposamenak mezu elektroniko bidez aurkeztu daitekez participación@bilbao.eus helbidean edo Udalaren erregistroan.

Bilboko Udalaren Bilbo Balioen Uria Sarietarako ekimenak aurkezteko epea urtarrilaren 20ra arte (barikua) egongo da edegita eta lehiaketearen ondoko hiru kategorietan kokatu behar dira:

Irabazi asmorik bako erakunde eta alkarteak (Alkarteen Udal Erregistroan izena emonda egon behar dabe).

Bilboko ikastetxeak, Ume Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilerreko eta erdi-mailako graduko ikasleek parte hartu badabe proiektuan.

Enpresak, saltokiak, ostalaritzako establezimenduak, alkargo ofizialak eta antzeko erakundeak. Bilbon egon behar dabe kokatuta.

Parte hartzeko interesa daben erakundeek memoria tekniko bat aurkeztu behar dabe eta, gainera, ikus-entzunezko materialak be aurkeztu leikiez. Ekimenak dagoeneko gauzatuak egon behar dira edo gauzatzeko bidean oso aurreratuta. Nahitaezko dokumentuak errazago aurkezteko, eskabide eredu bat atondu dogu eta www.bilbao.eus webgunean dago eskura.

Proiektu guztiek genero-ikuspegiagaz zerikusia daben alderdiak jaso beharko ditu eta berbakera ez-sexistea erabili. Bestalde lehiaketan parte hartzen dabenek Bilboko Balioen Agiriari atxikita egon behar dabe.

Hiru sari emongo dira, 3.300 eurokoa bakotxa eta saritutako ekimenagaz zerikusia daben helburuetarako erabili beharko dira. Igaz bezela, parte-hartzaileen hiru tipologietako edozeinetan jorratutako proiektuen artean emongo dira, bereizketarik egin barik parte-hartzaileen tipologien artean.

Sariketearen helburua da Bilboko Balioen Agiriak jasotako 17 balioetakoren bat sustatzen daben erakundeen lana saritzea eta autortzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu