Kalean da 73. 'Idatz & Mintz'
2023-01-12 08:23 KultureaSormen literarioaren alderdi ugari jorratzen dira aldizkarian.
Literaturea ardatz dauen Idatz & Mintz aldizkariaren 73. zenbakia plazaratu dau Labayru Fundazinoak. Era askotako idatziak batzen dira bertan, estilo, gai eta gustu ezbardinetakoak, irakurleentzat gozagarri, azaldu dabe argitalpenaren arduradunek.
Esate baterako, Miren Agur Meabek eta Luigi Anselmik testu poetiko bana idatzi dabe ale honetarako. Basoko hainbat poema da autore lekeitiarraren sortearen izenburua; Anselmik, barriz, Klasikoen oihartzunak. Poema Heleniar batzuk (Edale zuhurrendako aholkuak) idatzi dau.
Narrazinoaren alorrean, Bakio inguruko jazoerak dakarz Iratxe Ormazak Gaztelugatxekoa lanean, eta Inaxio Aranak auzo ezezagunen arteko hartu-emonak jorratu ditu Leihotik leihora izenekoan. Aita Brown Arratian Jose Mari Kortazarren eskutik dator.
Beste era bateko idatzien artean, erakusketa baten harira Amaia Iturbidek idatzitako berbak irakurri geinkez: Sahatsa Jauregi: kode zaharberrituaren ildoan (Aizkora erakusketaren ariora). Xabier Kaltzakortak, ohiko moduan, antxinako testu zaharrak berreskuratzen segitzen dau. Oraingo honetan, herri-literaturako Gabon-testuak dakarz, XIX. mendeko Gertakari aundiac.
Beste hizkuntza batzuetan egindako literaturea euskeraz be gozau ahal izan daigun, Xabier Bovedak Pio Barojaren testu bat itzuli dau, Eskusoinuaren gorazarre sentimentala, eta Idatz & Mintz barrian irakurri geinke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!