'Oraina kontakizun' jardunaldiak, zezeilean eta martian
2023-01-11 09:35 KultureaBilboko Zenbat Gara alkartea eta Bira Kultura dira bultzatzaileak.
Gaur-gaurko lau gai, lau ardura, sakonean jorratuko ditue Oraina kontakizun jardunaldietan, zezeilaren 14tik martiaren 28ra, Bilbon. Lau saio izango dira eta bakotxean aditu edo kulturgile ezagun bik egingo dabe berba, Galder Perez eta Goizalde Landabaso moderatzaileen esanetara.
Bilboko Zenbat Gara alkartea eta Bira Kultura dira antolatzaileak. Saio bi Biran bertan egingo ditue eta beste biak, Kafe Antzokian. Jardunaldion lehenengo edizino honetan, berben erabilerea, militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna izango dira gai nagusiak. Horreen inguruan sortu dan errelatoa aztertzeko ahalegina be egingo dabe.
Galdera ugari agertuko dira: oraina geu kontatzen gabiz ala kontetan jabilkuz? Zelan sortzen da errelatua? Nork kontatu ahal dau? Zelan aldatzen da? Zelan eragiten deusku? Zein errelatu dira gaur egun guretzat berebizikoagoak?
Hauxe egutegia:
- Zezeilak 14, Kafe Antzokian: Harkaitz Cano eta Lorea Bilbao.
- Zezeilak 28, Biran: Mari Luz Esteban eta Hedoi Etxarte.
- Martiak 14, Kafe Antzokian: Xabier Landabidea eta Katixa Agirre.
- Martiak 28, Biran: Jule Goikoetxea eta Maialen Lujanbio.
Parte hartzeko, aurretik izena emon behar da, programazioabira@gmail.eus helbide elektronikora idatzita. Lau saioetako matrikulearen prezioa 25 euro da (lanbako eta ikasleentzat, 20). Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!