'Secretos de confesion' liburua aurkeztuko dabe Bilbon
2023-01-05 08:03 KultureaBidebarrieta Kulturgunean izango da urtarrilaren 13an.
Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean izango da Secretos de confesión liburuaren aurkezpena, Fernando Rueda eta Mikel Lejarzaren liburuarena. Hitzordu honetan Fernando Rueda kazetari eta idazleak parte hartuko dau Blanca Rosa Rocagaz, Roca Editorialeko zuzendariagaz. Leitekeana da Mikel Lejarzak telefonoz parte hartzea. Aurkezpena 19:00retan hasiko da.
Secretos de confesión Mikel Lejarzaren bizitzeari buruzko kontakizunak dira, orain arte ezagutzen ez genduzan personei ahotsa emonez; euren bizitzako zati garrantzitsuak konpartidu dituen personak; beragaz izandako hartu-emonei buruz inoiz berba egin ez daben nagusiak, laguntzaileak edo familiak, Mikelek adierazotakoez bestelako jazoera eta sentimendu batzuei buruz ikuspegi intimoa eta personala ardatz hartuta berba egin daben personak eta El Loboren bizitzan oinarrizko zeresana daben gizon eta emakumeak.
2023an 50 urte beteko dira Lobo operazinoa hasi zanetik, 50 urte ETAren kontrako burrukan erantzun handiena izan ebaneteik, 50 urte Mikel Lejarza Espainiako inteligentzia zerbitzuan sartu zanetik.
El Loboren gomuta garrantzitsuen bigarren atal honetan, Charlas de café: vamos a contar verdades izeneko kapitulu luze bat sartuko da. Bertan, Mikelek bere sentimenduak, pasadizoak, akatsak eta asmakizunak, gitxien gustetan jakozan gaiak, konpartiduko ditu, alkarrizketa sakon batean.
Mikel Lejarza Areatzan (Bizkaia) jaio zan. 1972an zerbitzu sekretua bereganatzen hasi zan ETAn El Lobo ezizen mitikoagaz infiltretako eta erakundeari inoizko kolpe handiena emotea lortu eban. Ordutik, ez deutso inoiz itxi Terrorismoaren Arloarentzat lan egiteari. Lehenik eta behin, ETAgaz zuzenean lotutako arrisku handiko misinoetan eta, ondoren, sano korapilatsuak diran beste mundu batzuetan: Nazinoarteko terrorismoan, arma eta drogen trafikoan edo mundu ekonomikoan.
Fernando Rueda Estaduko espezialista nagusia da espioitza gaietan. Ohiko hizlaria izan da mueta guztietako foroetan, kazetari lanetan prentsan, irratian, telebistan eta egunkari digitaletan lan egin dau eta hasiera-hasieratik ikerketa-kazetaritzan ibili da. Ejército de Periodismo saria jaso dau, orain 25 urtetik Onda Ceroko La rosa de los vientos programan kolaboratzaile be izan da, Villanueva Unibersidadeko irakasle eta The Objectiveko artikulugile Mikel Lejarzagaz batera Yo confieso lanaren egilea da. Bere ibilbide arrakastatsuan -hau da 18. liburua- fikzinozkoak ez diran erantzun handiko lanak buztartu ditu, besteak beste, La Casa, La Casa II, fikzinozko beste batzuekaz, La voz del pasado, El regreso de El Lobo edo El dosier del rey.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!