Brailleren Nazinoarteko Eguna da gaur, urtarrilak 4
2023-01-04 09:10 Pil-pileanONCEk Lupu goxo txikia umeentzako ipuin ospetsua inklusibo bihurtu dau.
Urtarrilaren 4an ospatzen dan Braille-ren Mundu Egunagaz bat eginez, ONCEko Bibliografia Zerbitzuak (SBO) Lupu goxo txikia ipuina, ume literaturako liburu ezagunenetako bat, moldatu dau hainbat formatu eskuragarrietara. Eric Carle idazle eta ilustratzaile estadubatuarra hasi zan eta lan horrek literatura eta diseinu grafikoko sari ugari irabazi ditu; lehen heziketa-zikloetako eskola-programetan sartuta dago, natureari, asteko egunei, zifrak eta bestelakoei buruzko kontzeptuak ezagutzeko liburu ilustratiboenetako bat baita.
ONCEko Hezkuntza Baliabide Zentroek (CRE) darabilten liburua da, baina orain arte ez egoan bersino eskuragarririk, ONCEko irakasle eta hezitzaileek eurekk egindakoak izan ezik.
Braillera transkripzinoaz gan, SBOk multiformatu-n egindako egokitzapen honek istorioko estalkia eta lupuaren irudia sortzeko termokonformazinoa lako elementuak edo laser bidez moztutako ehundurak barrubatzen ditu kortxoa, felpea edo kartoia lako materialak erabiliz. Irudi ugari ditu erliebean. Eskuz egindako 3D piezak be badagoz eta horreei esker itsuek eta ikusmen-urritasuna daben eskola-umeek fitxen bidez modu interaktiboagaz olgau eta ikasi leikie.
Testua ONCEko Hezkuntza Zentroetan eskuratu daiteke eta ONCEren Tifloteknologia eta Barrikuntzarako Zentroa (CTI) dendan, SBOn eta ONCE zentroko erakusketa dendetan erosi daiteke.
Brailleren Mundu Eguna
NBEk 2019ko Brailleren Mundu Eguna aldarrikatu eban urtarrilaren 4an, gaur egun mundu osoko 285 miloe itsu edo ikusmen gitxiko personek erabilten daben Louis Braille (1809-1852) alfabetatze sistema honen sortzailearen lana.
ONCE erakundeak braillearen erabilerea sustatzen da Erakundeko kideek eta gainerako herritarrek alfabetatze kode hau bere esparru guztietatik ezagutu eta gozau deien hezkuntza, kultura, eguneroko bizitzan, aisialdian braillearen erabilerea.
Braille ezagutu eta erabiltea ohikoa da dagoeneko institutu eta unibersidadeetan eta zerbitzu publikoko establezimendu guztietan eta elikagaien eta botiken edukiontzietan, igogailuen botoietan, jatetxeetako menuetan eta bestelakoetan dago eta hori sekulakoa da egunerokotasunean. Itsu edo ikusmen urritasuna daben personen bizitzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!