M. Benito Pirizen obrak Bilbon ikusi daitekez Barriek programearen barruan
2023-01-04 07:58 KultureaPikete tuning erakusketea 2023ko urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.
Barriek izeneko erakusketa-zikloan, Bizkaiko Foru Aldundiaren bekea jaso daben hainbat artistaren obrak aurkezten dira. 2023ko urtarrilaren 15era arte egongo dira Rekalde Aretoan erakusgai M. Benito Pirizen lanak (Durango, 1992).
Foru-aretoa Bizkaiko Foru Aldundiaren bekak jaso dituen artisten obrak erakusteko plataforma parebakoa da. Barriek programearen edizino honetan, sortzaile bekadunen lanak jarriko dira erakusgai, besteak beste, M.Benito Pirizenak.
M.Benitok hauxe azaldu dau: Estetika urbanoko elementuak, oversize jantziak, sneakers zapatak, lumazko anorakak, tatuaje tribalak eta gorputzeko aldaketak oinarritzat hartu ditut nire irudi fetitxeak garatzeko. Elementu eraldagarritzat eta pieza konbinagarritzat jo daitekezan eskulturak dira.
Horrezaz gan, M.Benitok hauxe adierazo dau: Pikete tuning sorbaldearen beheko zatian egindako tatuaje tribal baten gaineko azterlana dala ulertu daiteke, gorputzera eta jarreretara egokitzen baita; hori guztia, osogarriari eta gorputzari egokitzeko haren moduari buruzko nire aurreko proiektuari lotuta. Piketea izatea estiloa izatea eta nire gustukoa izatea da. Pikete berbeak outfit-ari egiten deutso erreferentzia, look-ari, itxura estetikoari eta tuning-ari, zeozer nire gustukoa izan daiten itxuraldatzeari, hain zuzen be. Gerrillako tuning dalakoari lotuta dago, hau da, eraikuntzako aparragaz eta kartoiagaz egindako ibilgailuak fintzeari, azaldu dau M. Benitok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!