Karolinak, Bilboko pastel tipikoena, ONCEko 5,5 miloe kupoitan

Bizkaie! 2023-01-03 13:03   Pil-pilean

Urtarrilaren 8ko zozketan izango da.

Karolinak, Bilboko pastel tipikoena, urtarrilaren 8ko ONCEko kupoiaren protagonista izango dira. Kupoi hori ¿Un dulce? sailekoa da eta, horren bidez, herrialdeko gastronomia aberatsaren platerik gozoenak eta adierazgarrienak zabaltzen ditu erakundeak. Bost miloe eta erdi kupoik zabalduko dabe Bilboko gozamen gastronomiko hau.

Juan Carlos Anduezak, ONCEren Euskadiko Lurralde Ordezkariak eta José Manuel Angulo, Bizkaiko Gozogintza Alkarteko Presidenteak, José Ramírez, Jone Marcaida eta Eduardo Bizkarra, Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Elena Espeso, Zuzendaritza Batzordeko gerenteak aurkeztu dabe kupoi hori.

Karolinak Bilboko pastel bikain eta tradizionalenetakoak dira. Sorrerearen harian, orain mende bat baino gehiago jaio zan, Bilboko gozogile batek alabeari ezusteko bat emon gura izan eutson urtebetetze egunean berarentzat postre berezi bat eginez.

Osogai nagusia: Merengea. Gainera, erakargarria izan behar eban begien bistan. Holan sortzen da merenge-apar gozo bat, hostopil fin baten gainean, pastel-kremaz betea. Eta amaitzeko, arrautza-xaflearen formea alde batetik eta txokolatearena bestetik.

¿Un dulce? saila domekako zozketetako 50 kupoik osotuko dabe, probintzia bakotxeko bana. Pastelgintzako Artisau Enpresarien Espainiako Konfederazinoagaz (CEEAP) lankidetzan egin da eta helburuen artean dago pastelgintza artisauaren beharrak defendidutea.

ONCEren loteria guztiek joko-eskaintza arduratsua, segurua eta soziala eskaintzen dabe: Lan sozial eta solidario zabala egitea, diru-sarrera guztiak itsuen eta/edo beste ezintasunen bat daben personen bizi-kalidadea hobetzera bideratuz; eta kudeaketa segurua eta arduratsua egitea, ONCE konsumitzaile guztien babesa bermatzeaz arduratzen baita, produktuen diseinua zein merkaturatzea.

ONCEren astegoieneko zozketek sari nagusi bat eskaintzen dau zapaturo eta domekero, bost zifra eta 300.000 euroko serieagaz, gehi hilean 5.000 euro 20 urtez jarraian kupoi bakar bati. Eta hilean 2.000 euroko sariak 10 urtez jarraian, beste lau kupoiri.

ONCEren kupoiak erakundeko 19.000 saltzailek baino gehiagok merkaturatzen ditue. Gainera, www.juegosonce.es webgunean eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan erosi daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu