Literatura Topaketak Bilbon

Bizkaie! 2023-01-03 08:11   Kulturea

Izena emoteko epea 2023ko urtarrilaren 9tik 25era da.

Sei hilabetez, Foru Liburutegian batuko dira taldeak eta hainbat liburu izango ditue berbagai. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzea da asmoako. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparauko jako: Personaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa eta bestelakoak. Bestetik, ikuspuntuak eta eretxiak be agertuko dira.

Edukia

Jarduereak zati bi izango ditu: Batetik, parte-hartzaile bakotxak irakurriko dau aurrez proponidutako liburua; bestetik, eguenetako bileran aztertuko da.

Iraupena

2023ko zezeilaren 2tik bagilaren 8ra, eguenetan (hamabostero), 18:00etatik 20:00etara.

Lekua

Bizkaiko Foru Liburutegia, 2. pisua, Berbaldi Aretoa.

Izen-emoteak

2023ko urtarrilaren 9tik 25era. Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez . Epea urtarrilaren 9ko 08:30ean edegiko da. Gehienez: 20 persona, izen-emotearen hurrenkeran.

Helburuak

1. Argitaratutako euskerazko liburuak irakurri eta aztertzea.

2. Azaleko irakurketatik (plazer hutsa emoten deuskuna) baino harago joatea eta analisian sartzea.

3. Ikuspuntuak eta eretxiak agertzea.

4. Lan-taldean era aktiboan parte hartzea. Alkarri azaltzea eretxiak. Konpartidutea.

5. Danon artean aberastea egindako irakurketea.

Dinamizatzailea

Txani Rodríguez (Laudio, 1977)

Kazetaria, zutabegilea eta idazlea. Komikien gidoiak sinatu ditu, horreen artean aitatzekoa da La carrera del sol (Sauré, 2008), hainbat hizkuntzatara itzulia. Kontakizunen liburua be argitaratu dau: El corazón de los aviones (Elea, 2005). Ondoko eleberriak be kaleratu ditu: Lo que será de nosotros (Erein, 2008), Agosto (Lengua de trapo, 2013), Si quieres, puedes quedarte aquí (Tres Hermanas, 2016) eta Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) -Euskadi Saria 2021. Umeentzako liburuetako idazlea be bada: Ez naiz barazkijale (Elkar, 2015) eta Artzaina izan nahi dut (Elkar, 2013).

Irakurgaiak

Zezeilak 2. Aurkezpena.

Zezeilak 16. Bar Gloria / Nerea Ibarzabal Salegi. -- Zarautz: Susa, 2022.

Martxoak 2. Koaderno handia / Agota Kristof. -- Irun: Alberdania, 2012.

Martxoak 16. Berriz zentauro / Katixa Agirre. -- Aduna (Gipuzkoa): Elkar, D.L. 2022.

Apirilak 27. Ipuina engainua da / Iban Zaldua. -- Aduna (Gipuzkoa): Elkar, D.L. 2022.

Maiatzak 11. Gertakizuna / Annie Ernaux. -- Iruñea: Igela, 2003.

Maiatzak 25. Erretzaile damutuen konpainia / Aingeru Epaltza. -- Aduna (Gipuzkoa): Elkar, 2022.

Bagilak 8. Gari eta goroldiozko / Anari Alberdi Santesteban. -- Zarautz: Susa, 2022.

Oharrak

• Ez dira aretoaren altzariak lekuz mobiduko.

• Maskara propioa erabiltzea komenigarria da jarduera osoan zehar.

• Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.

• Saio guztietara DIN A-4 moduko paper zuria eta boligrafo propioa eraman behar izango dira, Foru Liburutegiak ez dituelako emongo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu