Bizkaiko Foru Aldundiaren 2023ko aurrekontua 9.808,1 miloe eurokoa da

Bizkaie! 2022-12-29 07:45   Kulturea

Euskerearen erabilerea sustatzeko 71,9 miloe euro aurreikusi ditue.

Unai Rementeria, Elixabete Etxanobe eta Jose Maria Iruarrizaga. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Foru Araua onetsi dau. Diputadu nagusi Unai Rementeriak adierazo dauenez, 'arau horren helburuak dira zerbitzu publikoak babestea, Bizkaiko bizi-kalidadea ziurtatzea, gizarte modura hobetzen jarraitzea eta Bizkaia modernizeta jarraitzea". Bizkaiko 2023. urteko aurrekontuaren arabera diru-sarreren eta gastuen aurreikuspena.9.808,1 miloe eurokoa da. Kopuru horretatik Foru Aldundiak 1.540,5 milo euro erabiliko ditu, 7.778,9 milo beste erakunde batzuk (Eusko Jaurlaritza, udalak, Batzar Nagusiak, eta Estauaren Kupoa) finantzietako izango dira eta 486,7 miloe konprometidutako gastuak (zorra eta beharginak) ordaintzeko erabiliko dira.

Aldundiko sail bakotxak izango dauen aurrekontua eta helburu nagusiak:

- Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Sail honek 81,1 miloe euroko aurrekontua eukiko dau baserritarrei eta abeltzainei laguntzeko lehen sektoreko proiektuen eta jarduketen bitartez eta klima-aldaketaren kontrako ingurumenaren arloko ekimenen bitartez.

- Gizarte Ekintza Saila

Aurrekontua gehitu jako eta 625,6 miloe euro eukiko ditu edadekoen, ezinduen eta babesbakotasunean dagozan personen arretea eta jagoletzea sendotzeko. Gainera, jagoletza-sistemea eraldatzen jarraituko dau EtxeTIK zentro barriakaz, eskualdeetako erreferentziazko zentroakaz eta bizikidetza-unidadeeakaz.

- Euskera, Kultura eta Kirol Saila

71,9 miloe euro eukiko ditu euskerearen erabilerea sustatzeko. Laguntza-lerro barria ezarriko dau euskerazko sorkuntzea bultzatzeko. Horrezaz gan, Bizkaiko kulturearen eta kirolaren arloak sendotzeko partidak daukaz.

- Ogasun eta Finantza Saila

Ogasun eta Finantza Sailak 65,7 milioi euroko aurrekontua dauka zergadunen arreta sendotzeko bulegoetan, telefono bidezko arreta-zerbitzuaren bitartez eta egoitza elektronikoan, eta zergak kudeatzeko eta Batuz sisteman eta errentaren kanpainan behar diren aplikazio informatikoak garatzeko.

- Garraioak eta Mobikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Sail honek 200 miloe euro baino gehiago eukiko ditu eta gehienak Bizkaibus eta Metro Bilbao zerbitzuak finantzietako erabiliko dira, baita % 50eko hobaria bermatzeko partidea be. Gainera, aurrekontuak partida batzuk ezarri dira Metroko 5. linearako eta Bizkaibizi zerbitzua zabaltzeko.

- Herri Administrazinorako eta Erakunde Hartu-emonetarako Saila

Sail honek 94,1 milioi euroko aurrekontua eukiko dau gobernu digital inklusiborako transizinoa azkartzeko, lurraldearen kohesinoa bermatzeko, Gertu bulego gehiago edegiteko Aldundia bizkaitar guztiakandik hur egon daiten eta inbersino gehiago egiteko Aldundiaren suhiltzaileen zerbitzuan.

- Ekonomia Sustatzeko Saila

Sail honek 79,8 miloe euro eukiko ditu Bizkaiko enpresen eraldakuntza eta transizino handiak sustatzeko. Diruaren % 75 Bizkaiko ETEen eta ekintzaileen proiektuak (milatik gora) sustatzeko gastauko da.

- Enplegua, Gizarte Inklusinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Saila

Sail honek datorren urtean 76,4 miloe euro erabili ahal izango ditu Enplegu Planean eta gizarte-kohesinorako programetan, indarkeria matxistearen biktimak babesteko programetan, dibersidadearen eta bardintasunaren aldeko programetan eta Gazte Estrategia programan.

- Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Sail honek 245,8 miloe euro eukiko ditu honako proiektu honeetan inbertiduteko: Ibai azpiko tunela, hegoaldeko saihesbidearen bigarren fasea, Markinako saihesbidea, itsasadarreko bulebarra, Erandio eta Barakaldo arteko zubi mobikorra, La Avanzada estaltzea eta Errekaldeko saihesbidea eregiteko lanen hasierarako.

Zergen arloko neurriak inflazinoari aurre egiteko

Bizkaiko 2023ko Aurrekontu Orokorren Foru Arauan zergen arloko zenbait neurri ezartzen dira inflazinoak bizkaitarren erosahalmenean daukan eragina arintzeko:

- % 2ko deflaktazinoa PFEZen, honako honeetan aplikauko dana: Oinarri orokorreko tarifan, baterako tributazinoagaitik aplikau daitekeen murrizketan, kuotearen murrizketan eta kenkari personal eta familiarretan. Gainera, 2023ko atxikipenen taulan be aplikauko da.

- 200 euroko aparteko kenkaria PFEZen 30.000 eurora arteko errentak dituen persona guztientzat. Kopuru horretatik aurrera kenkariaren zenbatekoa apurka-apurka gitxituko da, 35.000 eurotik gorako oinarria daben autorpenetarako desagertu arte.

- Autonomoek eta mikroenpresek euren zerga-oinarria PFEZen eta soziedadeetan murrizteko erabilten daben gastu-forfaita handitzea, % 15era arte, hain zuzen be, gastuen forfaita autonomo eta mikroenpresa guztientzat eta % 70era arte salgaien errepidezko garraioan, nekazaritzan eta abeltzaintzan dabizenentzat.

- Tasak, prezio publikoak eta katastro-balioak izoztuko dira. 2023an Aldundiak ez ditu eguneratuko ondasun higituezinen gaineko zergea kalkuletako erreferentziatzat hartzen diran tasak, prezio publikoak eta katastro-balioak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu