3.004 plaza irakasleentzat, Hezkuntza Berezirako eta Sukalde eta Garbiketarako

Bizkaie! 2022-12-28 12:12   Kulturea

Plaza barri horreek aurretik deitutako 3.161 plazei gehitu behar jakez.

Jokin Bildarratz | Ikusi handiago | Argazki originala

Hezkuntza Sailak 7.000 plaza baino gehiago atara ditu, egonkortze eta oposizino-lehiaketa prozesuen bidez, Sailaren menpeko irakasleen kidego eta lan-kategoria guztietarako. 2022ko azken lauhilekoan egindako deialdiak, aste honetan argitaratzen diranakaz eta 2023ko birjarpen-tasagaz batera, goian adierazotako zifrara heltzen dira. 2023ko birjarpen-tasak 2022ko urtarriletik abendura bitartean erretiroa hartzen daben langileen kopurua jasoten dau. Hezkuntza Sailak aurreikusten dau birjarpen-tasa hori 700 plazatik gorakoa izan daitekeela, irakasleen kidego ezbrdinetan banatuta. Kopuru hori gehituko jako, 2023an, EHAAn gaur argitaratu dan irakasleentzako oposizino-lehiaketearen deialdiari.

Hautaketa-prozesu horreek gauzatzeak Hezkuntza Sailak kolektibo guztietan bitarteko langileen tasa % 8tik behera murrizteko hartutako konpromisoak beteten ditu. Holan, irakasleen, hezkuntza-langileen eta zerbitzuetako langileen egonkortasuna ez eze, hezkuntza-sistemearen kalidadea hobetzea be lortzen da, ikastetxeetako klaustroen egonkortasunaren bidez.

Irakasleentzako oposizino-lehiaketea: 2.004 plaza

EHAAK gaur, abenduak 28, deialdia argitaratu dau 2.004 irakasle-plaza beteteko ondoko kidegoetan: Bigarren Hezkuntzea; Musikea eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua; eta Maisu-maistren kidegoa. Hautaketa-prozedura bi honeen bidez egingo da:

Oposizino-lehiaketa arrunta: 2.004 plazetatik 1.810 ohiko oposizino-lehiaketa bidez beteko dira, hau da, izangaiek oposizino-faseko proba biak (baztertzaileak) gainditu beharko ditue. 1.113 plaza deitu dira Bigarren Hezkuntzarako; 9 plaza Arte Plastiko eta Diseinurako; eta 688 plaza Maisu-maistren kidegorako.

2023ko birjarpen-tasak, 1.810eko zifra horri 700 plazatik gora gehitzeko aukerea emongo dau.

Egonkortzeko oposizino-lehiaketea (edo baztertzailea ez dana): Ganerako 194 plazak aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizino-lehiaketearen bidez izango dira, hau da, baztertzailea ez dan lehiaketa-oposizinoaren bidez. 2020ko abenduaren 31n bitarteko langileek azken 3 urteetan betetako plazak dira. 132 plaza atara dira Bigarren Hezkuntzarako; 4 plaza Musika eta Arte Eszenikoetarako; eta 58 plaza Maisuen kidegorako.

Merezimendu-lehiaketea: Sukaldea eta Garbiketan 480 plaza; Hezkuntza Berezian 520 plaza.

Era berean, EHAAk beste deialdi bi argitaratuko ditu aste honetan, Sukalde eta Garbiketako eta Hezkuntza Bereziko lan-kategorietan plazak egonkortzeko. Plaza horreek merezimendu-lehiaketearen bidez beteko dira.

Hezkuntza Berezirako 520 plaza, 6 kategoriatan: Hezkuntza Laguntzako Espezialistak; material Egokitzaile eta Transkribatzailea; Zeinu Hizkuntzako Interpretea; Fisioterapeuta; Terapeuta Okupazionala; eta Gizarte Langilea.

480 plaza Sukalde eta Garbiketarako: 283 plaza sukalderako eta 197 plaza garbiketako langileentzat.

Aste honetan argitaratzen diran hiru deialdietan izena emoteko eta agiriak aurkezteko epeak 2023an zehar edegiko dira. Hezkuntza Sailak behar besteko aurrerapenagaz iragarriko ditu data eta epeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu