Euskerearen etorkizuneko erronkak gogoetagai

Bizkaie! 2022-12-28 10:47   Kulturea

73. Hermes aldizkariaren hurrengo zenbakiko gaiak dira.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek, hurranez hurran, euskerearen eta euskal kulturearen arloko ordezkari esanguratsuakaz batera, datozen hamar urteotako hizkuntzearen eta euskal hiztunen alkartearen etorkizuna aztertu dabe Hermes aldizkariaren azken alean (73. zenbakia).

Hori guztia joan dan garagarrilean Euskaltzaindiagaz alkarlanean atondutako mintegi baten emoitzea da. Hausnarketek zirrimarratu ditue Eusko Jaurlaritzeak jorratu beharko dituan hizkuntza-erronka garrantzitsuenak, hezkuntza-politikearen aurreikuspenak eta euskal kulturgintzearen lehentasunak. Azken batean, «gizarte barria, modernoa, eraldatzailea, konprometidutakoa eta euskaldun eleanitzez osotua izango da. Munduari edegitako gizartea, herrialde barritu eta barritzailea», adierazo dau Mireia Zarate Sabino Arana Fundazinoko presidenteak.

Zupiria eta Bildarratz sailburuez eta Mireia Zaratez, honako honeek parte hartu dabe 73. ale honetan: Xabier Barandiaran, Soziologiako doktorea eta Deustuko Unibersidadeko Soziologiako irakaslea; Nagore Ipiña, Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultaeko dekanoa; Jorge Gimenez, itzultzaile eta idazlea; Eva Rodriguez, Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeko zuzendaria; Elixabete Larrinaga, Politika eta Administrazino Zientzietako doktorea eta unibersidadeko irakaslea; eta Josune Zabala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazinorako zuzendaria.

Alkarrizketan, Bernardo Atxagak dino euskerearen eta Herriaren sekretua euskal gizarteak hizkuntzeari emoten deutson balioan dago; Atxagaren esanetan, balio hori, batzuetan, ikusezina da. Era berean, oso jakingarriak dira idazleak Irulegiko eskuari buruz egindako hausnarketak, ezusteko oparitzat jota. Eztabaida eta erabilera politikoez gan −azken finean, hizkuntzeagaz be buztartzen diranak−, beharko geunke euskaldunok, beharko leukez euskereak haren jatorria, antxinatasuna, berezitasunak eta abar berretsi? galdetu deutso bere buruari.

Gabriele Muguruza artisteak (Donostia, 1992) egin dau Hermes aldizkariaren 73. ale honen lan grafikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu