XXIII. Leioako Umore Azokeak badau kartela
2022-12-28 10:20 KultureaJuan Diego Ingelmo Benavente da egilea.
XXIII. Leioako Umore Azokea iragarriko dauen kartela prest dabe Leioako Udaleko kultura arduradunek. Bertoko zein kanpoko artistei euren sormena erakusteko aukerea emoteko asmoz, urtero lehiaketea antolatzen dabe kartela aukeratzeko eta 2023ko edizinoaren irabazlea Juan Diego Ingelmo Benavente izan da.
Era honetako jaialdietako karteletan ohikoa danez, Ingelmo Benaventeren kartela koloretsua da, urdina eta horia dira nagusi. Arlekin itxurako personaia be ikusi geinke, hankapaloetan igonda.
Castello probintziako Burriana herrikoa da kartelaren egilea. Urteak daroaz sormenaren eta diseinuaren munduan, batez be kartelgintzan. Dozenaka uri, herri eta auzotako ospakizunen kartelak egin ditu, esate baterako, 2013ko Leioako San Juan jaietakoa. Hortaz, Leioako herriarentzat egiten dauen bigarren diseinua da Umore Azokakoa.
Maiatzaren 18tik 21era egingo dabe XXIII. Leioako Umore Azokea. Betiko lez, kaleko arte eszenikoetako nobedaderik ikusgarrienek hartuko ditue herriko kale eta plazak, bertoko zein atzerriko konpainien eskutik. Herriko taldeentzako zein profesionalen topaketetarako sailak be egongo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!