Leioako ikuspegi barria, liburu solidario batean

Bizkaie! 2022-12-27 13:07   Kulturea

Sortarazi erakundeari emongo deutse batutako dirua.

Leioako Udalak eta herriko Merkatarien Alkarteak bat egin dabe liburu solidario bat plazaratu eta beharrizanean dagozanei laguntzeko. Leioa beste ikuspegi batetik izenburuak dinoan lez, egindako argazkien bidez herriaren ikuspegi diferentea emotea da asmoa, auzotarrek normalean erreparetan ez deutsen berdeguneak, lorategiak eta txokoak kontuan izanda.

Argazki gehienak pandemian egindakoak dira, itxialdiaren erruz Leioako kale eta parkeak jentez hutsitu ziranean. Horregaitik, naturea da argitalpenaren ardatza. Parke, lorategi eta berdeguneen inguruko azalpenak, euskeraz eta gaztelaniaz, topauko doguz argazkien alboan.

Liburua euro bian saltzen dabiz Leioako hogei bat dendatan, baita Kultur Leioan be. Helburu solidarioa dauenez, nahi dabenek borondatea be emon leikie prezio ofizialaren euro biez gan. Sortarazi erakundeari emongo deutse batutako dirua.

Leioan ekimen sozial ugari atontzen ditu Sortarazik, batez be elikagai beharrean dagozanei laguntzeko. Esate baterako, Leioako Elikagaien Bankua kudeatzeaz arduratzen da. Era berean, umeei, helduei eta familiei laguntzeko programak be baditu.

Herriaren beste ikuspegi bat ezagutzeko eta irudi ederrez gozetako argitalpena izateaz gan, beharrizanean dagozan auzokideak babesteko proiektua dan ezkero, Udalak liburua erostera animau ditu herritarrak. Ondoko dendetan dago salgai:

Iris liburu dendea.
Sanchez Moreno botikea.
Linsay.
La Toscana.
Maitane.
Flovar poltsoak.
Karlaine.
Iduna.
Optika Leioa visión.
Fieldburu.
Loycar.
Bea y Mentxu uleapaindegia.
Marzo21.
Isbert Art.
Balbalina.
Itziar olgeta dendea.
Kopi Ona.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu