Basurtuko kideek Iberdrolaren barrikuntza Hub-a bisitau dabe
2022-12-27 08:02 KultureaEnergia-sare adimendunek zelan funtzionetan daben ikastea da asmoa.
2.100 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dabe aurten First Legp League Euskadi formakuntza-programako tailer eta bisitetan, urtarrilaren 25era arte.
First Legp League Euskadi ekimeneko partaideek erronka nagusi bat dabe aurten: Energia jasangarriaren etorkizuna berrasmetea. Hain zuzen, erronka horri lotuta dago formakuntza-programea.
STEAM Hezkuntzan txertatutako programea da. Innobasque, Barrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatzen dau hezkuntza-estrategia hori, Deustuko Unibersidadeagaz, Donostia Sustapenagaz eta Mondragon Unibertsidadeagaz alkarlanean. Finala martiaren 4an egingo da, Bilbo, Donostia eta Arrasateko egoitzetan aldi berean.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak martxan jarritako STEAM Euskadi Estrategiaren barruan txertatzen da ekimena. Ikasleen artean formakuntza zientifiko-teknikoa bultzatzea eta esparru horreetako bokazinoak sustatzea, horreek dira Estrategiaren helburuak.
Sare elektrikoa adimenduna bihurtu da goiburuari eutsiz, Bilboko Udalaren Basurtuko Kidegune programan parte hartzen daben 10 eta 11 urteko edade txikiko batzuek aukerea izan dabe Iberdrolak Bilbon duen Global Smart Grids Innovation Hub zentroa ezagutzeko. Innobasque, Barrikuntzaren Euskal Agentziak atondu dau ikaskuntza-saio hau eta I-DE Sare Elektriko Adimendunen banatzaileak emon dau. Estatuan aitzindaria da ekimen hau, izan be, ikasleek aukerea izan dabe zentroaren ekosistema eta funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko. Iberdrolaren HUBak sare-adimendunen barrikuntza sustatzen dau eta hainbat proiektu koordinetan ditu horretarako.
Ondoko eragile honeek ibiliko dira formakuntzea emoten: Arteche, BCAM - Basque Center for Applied Mathematics, Bilbao Kirolak – Bilboko Udala, Bilbao Portlab, CIC energiGUNE, Energia Klusterra, EPowerLabs, Energiaren Euskal Erakundea - EVE, Donostia, Sustapena Iberdrola, Mondragon Unibersidadea, Ormazabal, Tecnalia, Deustuko Unibersidadea eta UPV/EHU.
Noemí Alonso zentroaren zuzendaria izan da gidari bisitaldian eta honako honeek be izan dira ikasleakaz batera: Leire Bilbao, Innobasque, Barrikuntzearen Euskal Agentziako zuzendaria; Itxaso Erroteta, Bilboko Udaleko Gaztedia eta Kiroletako zinegotzia eta Javier Arriola, Iberdrola Taldeko I-DE banatzailearen iparraldeko zuzendaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!