Zirgari Sarien 2023ko edizinorako proposamenak bialdu leitekez
2022-12-26 13:37 Pil-pileanBardintasunaren aldeko proiektu, erakunde eta norbanakoak nabarmentzea da asmoa.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazinoak martxan jarri dabe bardintasunerako Zirgari Sarien 2023ko edizinoa. Dagoeneko zabalik dago hautagaiak aurkezteko epea, sariketeak dituan hiru kategorietan. Urtarrilaren 26ra arte bialdu leitekez proposamenak.
Persona fisikoek zein erakundeek jaso leikiez sariok. Ohorezko Sariaren kasuan, emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen bardintasunaren alde eginiko ibilbide osoa kontuan izango da autortzea egiteko.
Bigarren kategoria Bardintasun Proiektuena da, irabazi asmo bako alkarteek bardintasunaren alde martxan jarritako egitasmoei autortzea egiten deutsena. Hirugarren kategoria Bardintasunaren Aldeko Entidadea da, hau be irabazi asmo bako entidadeentzat, bardintasunaren alde egindako lanagaitik.
Zortzigarrenez emongo ditue Zirgari Sariak 2023an. Martiaren 8an emongo ditue. Bardintasunaren alde norbanako eta entidadeek egiten daben lana saritzeaz gan, Bizkaian bardintasuna eta emakumeen eskubideak sustatzea da helburua, eta bizkaitar guztiak horreen babesera batu daitezala.
Hautagaitzak posta elektronikoz (berdintasuna@bizkaia.eus) edo Foru Aldundiaren Bardintasunerako Zuzendaritzara joanda (Mazarredo 63, 3. solairua - 48009 Bilbo) aurkeztu daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!