Uribe Kostako Mankomunidadeko Eskola Agendea 2030: 'Balantzea sano positiboa da'
2022-12-26 10:44 KultureaGabonetako oporrak hausnarketarako momentu aproposa izan daitekez.
Eskola Agenda 2030eko lehen hiruhileko amaitutzat emon dau Uribe Kostako Mankomunidadeko Iraunkortasun Sailak. Epe honetan Plentzia eta Sopelako Udalakaz Harrera Ekintzak egin dira (zemendiaren 3an), zentro bakotxeko eko-ordezkariak Udaletako ordezkariakaz batu ziran ikasturte honetako gaia aurkezteko, pasa dan urteko jarduerei errepasoa emon, ikasturte honetan egingo diran ekintzak aurkeztu eta Udalei eskaerak egiteko.
Eskola Agenda 2030an parte hartzen daben zentroetan motibazinoa eta sensibilizazinoa lantzeko, Ander Deuna Ikastola, Plentzia BHI eta Sopela BHI zentroetako klaustroetan Uribe Kostako Mankomunidadea be izan da berbagi.
Uribe Kosta eskualdeko beste zentro batzuetako ordezkariakaz be bilerak egin ditue, Eskola Agenda 2030 zer dan azaltzeko eta ordezkarien gogoa eta iusinoa biztuteko, datorren ikasturteari begira Eskola Agendan sartu daitezan.
Hezkuntza zentroen bitartez, ikasle eta familien artean zabaldutako abenduko aldizkari elektronikoan Gabonetako oporrak hausnarketarako momentu aproposa izan daitekezala helarazo jake: Ikasturte honetako gaiaren inguruko hausnarketea egitea (energia barriztagarrien onurak eta kalteak, etxeko energia ohiturak, pobrezia energetikoa, autokonsumoa: Zer da?), opari elektronikoak eskatu ezkero, konsumo gitxikoak lehenetsi, Gabonetako zugatzetako argiak konsumo bajukoak diran ala ez begiratu eta (igazko gaiagaz lotuta) herria guztiontzat dan ala ez aztertu, danek ete dabe aisiaz disfrutetako aukerarik? Komunidade jasangarri batean bizi garen hausnartu, besteak beste.
Gabonetako oporretatik bueltan badagoz zereginak zehaztuta, horreen artean:
• Uribe Kostako Mankomunidadeak Eskola Agenda 2030eko logo lehiaketea atonduko du, parte-hartzaile guztientzat sariak egongo dira, bizikleta bat eta beste
hainbat opari zozketatuko dira... Gabon garaiko jai egun honeen bueltan zabalduko da informazino gehiago (oinarriak, aurkezteko epea...).
• Hurrengo hiru hileotan energiaren inguruko jardunaldi teknikoak egingo dira.
• Familia guztiak konbidauko ditue energiaren inguruko barriketaldira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!