Orain, Eregeak, Expodistrito, kontzertuak...

Bizkaie! 2022-12-26 09:56   Kulturea

Kabalgatea urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 18:00retan hasiko da.

Kultureak protagonismo handia izango dau Bilbon Gabonetan. Kultur Gabonak izenpean jasoa, kalidadekoa, askotarikoa eta, gehienbat, doan, publiko, gustu eta edade guztientzat diseinautakoa. Gainera, aisialdia eta kulturea auzoetara hurreratzeko asmoz jarraituz.

Errege Magoak Bilbon

Bilbo magiaz, fantasiaz eta ilusinoz beteko da urtarrilaren 5eko arratsaldean Ekialdeko Errege Magoen Kabalgateari esker. Kabalgatea arratsaldeko 18:00retatik aurrera ibiliko da Bilboko kaleetan zehar, Maria Diaz Haroko kaletik hasi eta Udaletxeko eraikin nagusiraino.

Ordutegia

18:00etan: Kabalgatearen urtekerea, Kale Nagusitik María Díaz de Haro parean.

19:30ean: Lehenengo karroza udaletxera iritsiko da.
19:30ean: Juan Mari Aburto alkatearen harrerea Ekialdeko Errege Magoei, Meltxor, Gaspar eta Baltasar.

19:50ean: Agurra Udaleko eraikin nagusiko balkoitik.

20:10ena, harrerea umeei Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan.

Arte Eszenikoak

Abenduak 27, 18:00retan, Altamirako Udaltegian, Baiez Lortu!. Monda Lironda. Monda eta Lironda geratu dira bidaia berezia egin ondoren. Alkartzerakoan gauza asko dago Mondarentzat, baina Lirondarentzat, barriz, ezer be ez! Publikoaren laguntzaz Mondak bere lagunak espero ez dauen zeozer egiten saiatuko da, baina lortuko ete dau?

Abenduak 28, 18:00retan, Uretamendiko Udaltegian. Baiez Lortu!. Monda Lironda.

Abenduak 29, 19:00retan, Basurtuko Udaltegian. Poeta en nueva York. 29 Producciones.

Abenduak 29, 18:00retan, Castañoseko Udaltegian. Munduko familiarik onena. Bego Alabazan.

Euskal Folklorea

Abenduak 31, 11:30ean Luzarran, erraldoien kalejirea, Ondalan Erraldoien Konparseak eskainiko dauena.

Erakusketak

Expodistrito auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa: Aste osoan.

Kontzertuak

Abenduak 29, 19:00retan. Errekaldeko Udaltegian. ITOIZEZANK! - ANTUXUNA ETA PATX.

Gabonetako Abesbatzak

Abenduak 28, 19:30ean Buen Pastor Eleizan (Abusu - La Peña) Orfeón San Antón eta Euskeria Abesbatza.

Abenduak 29, 19:30ean, Santos Justo eta Pastor Parrokian (Otxarkoaga) Mikel Deuna Abesbatza eta Inmakuladako Abeslariak Abesbatza.

Urtarrilak 2, 18:30ean, San Rafael Eleizan (Zabala) Coro Emays eta San Inazio Abesbatza.

Urtarrilak 3, 20:00etan, El Carmen Eleizan (Indautxu) Gaudeamus eta Bizkaiko Injineruen Korala.

Urtarrilak 4, 20:00etan, El Carmelo Eleizan (Santutxu) Ars Viva Abesbatza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu