Guggenheim Museoa zabalik egongo da abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an

Bizkaie! 2022-12-26 08:25   Kulturea

Gabon jaiak dirala eta, asteko egun guztietan hartuko ditu bisitariak.

Astelehenak dira Bilboko Guggenheim Museoaren deskantsurako egunak. Gabonetan, baina, zabalik egongo da museoa asteko egun guztietan, oporraldiagaitik bertara joango diran bisitari guztiei harrerea egiteko. Hortaz, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an be sartu ahal izango da, astegunetako ohiko ordutegian.

Bisitariek ikusgai izango dabe Sekzioak/Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte erakusketea. Sortu zanetik gaur arte, museoak batu dauen bildumearen ikuspegi panoramikoa eskaintzea da asmoa, historian lehenengo aldiz areto guztiak osorik hartuta. Erakusketa kolektibo handi hori gaikako hiru ardatz nagusitan antolatuta dago: Historiaren mugarriak hirugarren solairuan, Narratibagintza bigarrenean eta Bizitza materiala lehen solairuan. 

Ganera, 3 eta 11 urte bitarteko umeentzako jarduera dibertigarriak atondu ditu Guggenheimek Gabonetan. Artelanak esperimentau eta gozatu ahal izango ditue, aretorik areto euren erritmora egin ahal izango dituen sormen-jardueren bitartez, artearen eta ospakizunaren arteko loturea aztertuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu