Ondo pasetako olgetak dakarz Ikastolen Alkarteak Gabonetan

Bizkaie! 2022-12-23 12:27   Kulturea

Argitxo puzzleak eta Asmatu baietz dira aurtengo nobedadeak.

Euskal Herriko Ikastolen Alkarteko jokogintza atalak proposamen barri bi plazaratu ditu aurtengo Gabonetarako, ume euskaldunek eta euren familiek ondo-ondo pasau deien, baina alderdi didaktikoari uko egin barik. Argitxo puzzleak eta Asmatu baietz dira aurtengo nobedadeak.

Lau puzzle dakarz Argitxo puzzleak jokoak, ume bakotxaren edadera hobeto egokitzeko (2 eta 5 urte artekoentzat da aproposa). 16x16 cm-koa da puzzle bakotxa eta errazenak sei pieza ditu; gatxenak, 12. Argitxo, ikastoletako umeek ondo baino hobeto ezagutzen daben personaia, agiri da puzzleotako irudietan.

Ikusi Argitxo puzzleak-en ezaugarri gehiago bideo honetan.

Pixka bat nagusiagoentzat da Asmatu baietz, zazpi urtetik gorakoentzat. Karta sorta bi (50ekoa eta 10ekoa) eta hondarrezko erlojua dakarz jokoak. Kartetan galderak eta jarduerak aurkezten jakez jokalariei: begi-zorrotz, egia-guzurra, prendak, aukeradunak eta aldrebeskeriak. Hamar kartako sorteak esango deusku kasu bakotxean gainditu beharreko erronkea.

Asmatu baietz-en inguruan gehiago jakiteko, hona bideoa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu