M’hammed Kilito, Julieta Tarraubella eta Arturo Soto, 2023ko Getxophoton
2022-12-23 08:32 KultureaDeialdi edegian 500 hautagai baino gehiago egon dira.
Etena! lemapean egingo dabe 2023ko Getxophoto bagilean, arte bisualen jokera barriak Getxoko kale eta auzoetara eroateko asmoz. Open Call edo deialdi edegiaren bidez artista parte-hartzaileak aukeratzeko prozesua amaitu barri da, eta epaimahaiak hiru proposamen aukeratu ditu:
- M’hammed Kilito: Before it’s gone.
- Julieta Tarraubella: Bunker.
- Arturo Soto: Today, Something.
Mundu osoko artistei zabalik egon da deialdi edegia. Aurten, 53 herrialdetatik heldutako 500 proposamen baino gehiago jaso ditue Getxophotoko arduradunek. Artistek deialdiari emondako erantzunagaitik pozik dagoz, baita kalidadeagaitik be. Ikusizko arteakaz lotutako proposamenak modu librean aurkezteko aukerea emoten dau deialdi edegiak, munduko edozein lekutan dagozan sortzaileek euren ikuspuntua erakutsi leikie. Dagoeneko seigarren edizinoa bete dau deialdiak.
Aurkeztu diran hautagai guztien artetik Getxophoton izango diran hirurak aukeratzeko, fase bi egon dira. Lehenengo, hamabost finalistako zerrendea egin eben. Gero, horreen artetik M’hammed Kilito, Julieta Tarraubella eta Arturo Soto izan dira irabazleak.
2023ko edizinoko deialdi edegiko epaimahaian Elisa Medde, Luis Juarez, Jon Uriarte eta Maria Ptqk egon dira. Azken hau Getxophotoko komisario barria da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!