Ikastetxeek Aniztasuna Tours ibilbideetan parte hartuko dabe 2023an

Bizkaie! 2022-12-22 11:17   Kulturea

Bilbo Zaharreko kulturak erakutsi eta estereotipoei aurre egitea da asmoa.

Aniztasuna Tours-eko saio bat (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Udalak aurreratu dauenez, 2023ko lehenengo seihilekoan hasita, ikastetxeetako gazteek Diversitorus-Aniztasuna Tours ekimenean parte hartuko dabe. Lehen Hezkuntzako 5. mailan dabizan edo berau gainditu daben ikasleentzat da, eta ikastetxeek dagoeneko emon leikie izena.

Bilbo Zaharrean egiten diran ibilaldi gidatuak dira Aniztasuna Tours diralakoak, kulturartekotasuna, alkarbizitzea eta alkar ezagutzea sustatzen dituenak. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan beharrean dabilen Koop SF 34 taldeak atontzen ditu ibilbideak eta edukiak.

Ekimenaren bidez, parte-hartzaileei erakusten deutsez Bilbo Zaharrean alkarren ondoan bizi diran kulturak eta jenteak dituan askotariko ohiturak, auzokideen euren ahotik. Modu horretara, Bilboko inguru haren kontura zabaldu diran estereotipoak eta aurreretxiak ezabatu nahi ditue.

Azalpenak emoten dituen auzotarrek prestakuntzea jasoten dabe bisitaldiei ekin aurretik. Auzoaren historia, ezaugarriak, aldaketak, gizartea eta kulturea jorratzen ditue.

Bilboko ikastetxe guztiek bisitaldietan parte hartzeko aukerea izan deien, zentro bakotxak hitzordu bi hartu ahal izango ditu gehienez, oraingoz. Erreserbak telefonoz (641 273 297 / 692 223 326) edo posta elektronikoz egin leitekez.

Diversitours/Aniztasuna Tours ikastetxeei zuzenduko jake orain, baina lehendik be martxan egon da, herritar eta alkarteentzat. 2021ean hasi ziran bisitaldiak. Bilbo Zaharra erakusteko orduan, narrazino barriak sustatzen ditu, aurreretxi eta estereotipo negatiboak desagerrarazoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu