Olgeta ez-sexisten aldeko kanpainea Bizkaian
2022-12-21 11:09 Pil-pileanAukeratu ilusinoak, baztertu opari sexistak lemapean dator.
Gabonen bueltakoa opariak egiteko sasoia da, Olentzero, Errege Magoak, Bizarzuri, lagun izkutua edo dana dalakoak protagonista dirala. Estereotipo matxistak gizartetik desagerrarazoteko eta umeei bardintasunean oinarritutako balioak erakusteko, Bizkaiko Foru Aldundiak kanpainea jarri dau martxan, olgeta ez-sexistak oparitzearen alde.
Aukeratu ilusioak, baztertu opari sexistak lemapean eta irudi koloretsuz lagundua, kanpaineak mezu garbia zabalduko dau, opariak egin behar dituenen artean kontzientzia zabaltzeko. Kartelak eta pegatinak plazaratuko ditu Foru Aldundiak, baita Olentzerori gutuna idazteko balio leikien txartelak be.
Bardintasuna Sustatzeko foru diputadu Teresa Laespadak azaldu dauenez, olgetak sozializazino-tresnak dira, eta horreen bidez ideak, sinesmenak, gizarte-balioak, itxaropenak, beharrak eta jarduteko ereduak eregiten dira.
Laespadak ganeratu dauenez, kanpaina honen bidez, olgetek hezkidetzarako eta bardintasunerako tresna lez bizitzako lehen urteetan daben garrantziari buruzko kontzientzia argia sortu nahi dogu. Opari asko egiten diran sasoia aprobetxau dabe mezua zabaltzeko: opariok ez ditue betikotu behar gure umeen bizitzea eta etorkizuna mugatzen eta baldintzatzen daben estereotipoak.
Kontrara, Laespadak dino bardintasunerako tresna bihurtu behar dirala olgetak, umeen nortasuna askatasunean, genero-muga edo baldintzapen barik eregiteko. Ez deiguzan mugatu umeen aukerak, ez mugarik jarri euren amesei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!