Oihane Jaka Irizarrek irabazi dau XII. Karmele Igartua Sorkuntza Bekea
2022-12-21 09:54 KultureaBerriro jaiotzeko saiakera antzua poemategiagaitik saritu dabe.
Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskoleak bultzatzen daben Karmele Igartua Sorkuntza Bekearen aurtengo edizinoak badau irabazlea: Oihane Jaka Irizar donostiarra. Berriro jaiotzeko saiakera antzua poema bildumearen alde egin dau epaimahaiak, berau irakurtea plazer handia izan dalako. Pako Aristi idazle eta epaimahaikideak Jakaren poemen hizkuntza mailea eta kohesinoa txalotu ditu.
Irabazleaz gan, hiru finalista be egon dira XII. Karmele Igartua Sorkuntza Bekan. Epaiamahaiak hirurei aitamen berezia egitea erabagi dau. Oihane Zuberoa Garmendia Glariaren Hirian leiho, harrian etxe, Peru Aiartza Cajaravilleren Silviosia eta Lierni Munduate Oruesgastiren Ohazalean dira.
Oihane Jakari 2.500 euro emongo deutsez. Irabazlearen eta hiru finalisten testuak Idazten.com atarian argitaratuko ditue laster.
Euskerazko idazle barriak bultzatzeko deialdia da Karmele Igartuaren izena daroan hau. Aurtengo edizinoan poesia bultzatu dabe eta 19 lan aurkeztu dira. Heldutasun handiko poeta gazteek aurkeztu ditue lanak eta mailea, benetan, oso-oso ona izan da, adierazo dau Aristik.
Hiru liburu plazaratu zituan Karmele Igartua olerkari aretxabaletarrak. Horreek obra bakarrean batu ditu Pamiela argitaletxeak, eta Sorkuntza Bekako sariak emoteko ekitaldian aurkeztu dabe. Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da liburuaren izenburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!