Guggenheim Bilbao Museoak 25 miloegarren bisitariari egin deutso harrera
2022-12-21 08:06 KultureaMatarón bizi dan Jordi Sanz bartzelonarra izan da Museoa 25 miloeko zifra sinbolikoa lortu dauena.
Museoaren 25. urteurrenaren ospakizuna amaitzeko dagoananean, Guggenheim Bilbao Museoak 1997ko urriaren 19an edegi ebenetik izan dituan bisitarietatik 25 miloegarrenari egin deutso harrerea.
Matarón bizi dan Jordi Sanz bartzelonarra izan da Museoa 25 miloeko zifra sinbolikoa lortu dauena eta bidaia bat jaso dau opari: Lau egun New Yorken, lagun birentzat, Iberia eta BCD Travelen lankidetzeari esker.
Jordi eta bere bikotekide Marta opor egunez gozetan dabiz Euskadin. Donostiatik Bilbora etorri, Jordik sarrera bi erosi ditu Museoko txarteldegian eta horra hor ezustea, Oso pozik eta harrituta agertu dira 25 miloegarren bisitariak dirala jakin eta Museoko Zuzendariaren zorionak jasotean. Lehen aldia dabe Guggenheim Bilbao Museoan, ezinbestesko bisitea eta Marta sano pozik dago New Yorkerako bidaiagaz, izan bez, ezagutzen ez dauen uria izateaz gan, ezagutzeko gogo handia dauelako.
25 urtetan zehar —pandemia eta murrizketa aldi luze bat tarteko— jaso dituan 25 milo bisitariek erakusten dabe Museoaren osasun ona eta erakargarritasuna, baita hurreko inguruneko, bertoko eta nazinoarteko publikoaren babes iraunkorra be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!