Antzerki Arineko 10. Jardunaldiak dakarz Pabiloi 6-k

Bizkaie! 2022-12-20 10:30   Kulturea

2023ko martiaren 17tik apirilaren 16ra izango dira.

P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Alkarteak bultzatuta eta Bilboko Udalaeko Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbao/Tartean Teatroak eta P6 Antzerki Laborategiak lagunduta hemen dira aurtengo jardunaldiak.

P6ko Antzerki Arineko 10. Jardunaldiak, 2023ko martiaren 17tik apirilaren 16ra izango dira.

Oinarriei jagokenez, antzezlanek gehienez 15 eta gitxienez 10 minutuko iraupena izango dabe (Garrantzitsua da ezarritako denporara egokitzea, emonaldi-egunetan atzerapen-arazorik ez sortzeko).

Testuak estreinau bakoak izan behar dira eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko.

Euskerazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira.

Gitxienez antzezle bik oarte hartuko dabe; hortik aurrera, nahi beste. Bakarrizketarik ez da onartuko.

Antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira.

Ez da audio ezta argiztapen sistemarik egongo. Argiztapena (eta audioa), aretoak daukana izango da edota eszenografiako elementuek eskaintzen dabena (Lanparek, linternek, mp3ek, eskuko telefonoek...).

Parte-hartzaileek emonaldi egunetan prestasuna eta malgutasuna eskaini beharko dabe saioak behar bezela atondu ahal izateko. Data librerik ez izateak proiektua jardunaldietatik kanpo itxi leike.

Gaia eta estiloa

Gaia eta estiloa libreak izango dira.

Edizino honetarako 10 lan hautatuko dira eta oraindino zehaztu barik dagoan egutegi baten arabera, zenbait egunetan eta emonalditan zehar antzeztuko dira. Muntaia guztiek emonkizun kopuru bardina izango dabe.

Cafe Bilbaok atondutako Teatro Laburreko Sarien artean, muntai horreen barruan bat aukeratuko da.

Emonkizunen lehenengo eguna 2023ko martiaren 17an izango da.

Saio bakotxean batutako diru-kopuruaren % 80 taldeentzat izango da.

Produkzinorako sari eta dirulaguntzak

Alex Angulo Antzerki Arineko Saria (Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta)

3.000 euroko diru sari hau Antzerki Arineko Jardunaldietan aurkeztutako lan onenari emongo jako. Arte Eszenikoetako profesionalak izango dituan epaimahai batek aukeratuko dau lan irabazlea.

Kriseilua Saria euskerazko antzezlanik onenarentzat (Bizkaiko Foru Akdundiak babestuta)

Epaimahaiak erabagiten dauen euskerazko lanik onenarentzat, 3.000 euroko dirulaguntzea.

Café Bar Bilbao Produkzinorako Sari Berezia

Epaimahai batek Cafe Bar Bilbao antzerki laburreko testuen leihaketako saridunen artean (edozein urtetakoa) lan bat aukeratuko dau eskenaratua izateko. Saritutako lanen testuak hemen .

Café Bar Bilbao eta Tartean Teatroak finantziauko dabe aukeratutako antzezlanaren produkzinoaren zati bat. Hori zehazteko, erreferentziatzat antzezlanean dagozan aktore kopurua hartuko da kontuan. 250€ aktore bakotxeko, nahiz eta laguntzea ez dan inoiz 600€ baino gitxiagokoa ezta 1000€ baino gehiagokoa izango.

Antzezle Onenaren Saria, P6-ko Antzerki Laborategiaren eskutik.

500 euroko sari bana emongo jako P6-ko epaimahaiaren ustez antzezpen borobilena eskaintzen dauen gizonezko eta emakumezko aktore onenari.

Ikusleen Saria

Ikuslegoak 1etik 5etarako eskalan ikuskizunak bozkatzeko aukerea izango dau. Puntu gehien lortzen dauen ikuskizunak Ikusleen Saria jasoko dau, diru saririk bako ohorezko saria.

Proponidutako antzezlanen jaubetzea:

Ikuskizunaren jaubetzea eta hau zirkuituratzeko eskubidea, antzezlana egiten dauen talde edo konpainiarena da. P6-k eta bestelako dirulaguntzak emongo dituen erakundeek ez dabe ezelako jaubetza eskubiderik, salbu Jaubetza Intelektualarengaitik ondorioztatu daitekezan eskubideak, kasuan kasu. Baina deialdi honetan laguntzaren bat jaso daben edo sarituak izan diran ikuskizunek, etorkizunean izan leikiezan saioen publizidadean berenberegi azaltzeko konpromisoa hartuko dabe.

Dudak eta izena emotea:

Apuntatzeko epea 2022ko abenduaren 13an hasi eta 2023ko urtarrilaren 20an 23:59etan amaitutzat emongo da.

2023ko urtarrilaren 23an iragarriko dira X. Antzerki Arineko Jardunaldietarako aukeratutako piezak.

Informazioa email bidez bialduko da honako helbidera: info@pabellon6.org gaia zehaztuz: Antzerki Arinaren X. Jardunaldiak.

Dudak argitzeko bialdu eposta bat honako helbidera: info@pabellon6.org

Parte hartu nahi dabenek eposta bidez emon beharko dabe izena, ondorengo informazinoa erraztuz: Lantaldearen izena; testu originala (word edo pdf-en); antzezlanaren Zuzendari eta Idazlearen izenak; antzezlanaren hizkuntzea; antzezleen izenak; sinopsia; gitxi gora beherako iraupena; espazio eta teknika beharrak; eta muntaketearen irudia edo kartela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu