Ivan Poyato eta María Pilar López Vallejo, XIV. Bizkaidatz-eko irabazleak
2022-12-20 08:38 KultureaForu Jauregian emon ditue aurtengo edizinoko sariak.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dauen Bizkaidatz literatura lehiaketearen 14. edizinoak baditu irabazleak. Bilbon, Foru Jauregian, batu dira Foru Aldundiko agintariak, epaimahaikideak eta saridunak, irakurzaletasuna eta sormena bultzatzen dituan ekimen honen inguruan. Begoña de Ibarrak, Kultura zuzendari nagusiak, emon ditu sariak.
Euskerazko modalidadean, Ivan Poyato del Rio izan da irabazle nagusia, Hegan lanari esker. Beste saritu bi be egon dira: Iraitz Legarra Basterrecheari bigarren sarioa emon deutse, Sarajevo zainetan obreagaitik; hirugarren saria Eneritz Leniz Larrabasterentzat izan da, Nire Sarajevo! izenburudun testuagaitik.
Euskerazko lehiaketan Gotzone Butrón, Idoia Barrondo eta Marta Goikoetxea izan dira epaimahaikideak.
Gaztelaniazko modalidadean, lehen saria María Pilar López Vallejok irabazi dau, Los imperfectos lanagaitik. Bigarren saria eskuratu dauen Javier Peñalba Hernándezek be Los imperfectos izenburua emon deutso bere testuari. Hirugarren Ander Garaizabal Martínez izan da (Los redimidos).
Gaztelaniazko ataleko epaimahaian Mikel Alvira, Elena Sierra eta David Tijero egon dira.
Sari nagusiaren irabazleetako bakotxak 2.000 euro eta egiaztapen-diplomea eroan ditu. Bigarren sailkatuentzat 750 euro eta hirugarrenentzat 250 euro dagoz gordeta. Horrezaz gan, argitalpen bateratu batean plazaratuko ditue sarituen kontakizunak.
Foru Aldundiak 2008an ipini eban martxan Bizkaidatz lehiaketea, literaturearen inguruko zaletasuna eta sormena bultzatzeko. Idazle ezagun batek kontakizun baten hasierea idazten dau eta parte-hartzaileek amaitu egin behar dabe. Aurtengo edizinoan, Gotzone Butron (euskeraz) eta Mikel Alvira (gaztelaniaz) arduratu dira hasierak idazteaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!