XXX. Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2023ko bagilaren 4an izango da Mungian
2022-12-16 12:59 KultureaJagon Eskola Publikoa da goiburua.
Aurkezpenean parte hartu dabe Egoitz Regil, Mungialdeko IGEen ordezkariak, Alaitz Erkoreka Mungiako lehenengo alkateordeak, Reyes Lengaran BIGEko koordinatzailea eta Lurdes Imaz EHIGEko koodinatzaileak. Bertan egon dira Mungialdeko ikastetxe publikoetako ordezkariak, ikasleak, familiak zein zuzendaritza-taldeak.
Euskal Eskola Publikoaren Jaia bagilaren lehen domekan egiten dan jarduera bat baino askoz gehiago da. Eskolen arteko alkarlana sustatzea, sare publikoan egiten diran egitasmoak erakustea, ikastetxeen aldarrikapenak kaleratzea, familien parte hartzea eskolan bultzatzea eta hezkuntza komunidadeari kalidadezko jarduerak eskaintzea dira, besteak beste, Jaiaren helburuak.
Hezkuntzan lege-aldaketa sakonak bizi doguzan momentuagaz bat egiten dau 30. Jai honek. Prozesu hori eskola publikoa sendotuz eta zabalduz amaitu behar da, euskal hezkuntza-sistemearen ardatz bihurtu daiten.
Jagon Eskola Publikoa
Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaiaren goiburua da. Jaiaren urteurrena aprobetxauta, publikotasunaren garrantzia aldarrikatzen dau, inoiz baino gehiago, aurtengo goiburuak, mungialdean erabilten dan eta jagon eta babestu adierazoten dauen jagon aditza barrubatzen dau.
Irudiari jagokonez, Euskal Eskola Publikoa eregiten, babesten eta ospatzen daben familia, ikasle, irakasle eta hezkuntza komunidadea irudikatu nahi izan ditugu, diseinu garbi, alai eta koloretsu baten bidez. Horretarako forma geometriko ugari ikusten dira irudian, Euskal Eskola Publikoa osotzen daben personak lakoak. Forma eta persona independenteak, baina harresi edo sare bezela atonduta.
Xabat Agirre da aurtengo irudiaren egilea, eskola publikoko ikaslea izandako diseinatzailea.
Mungialdeko ikastetxe publikoak
Bagilean ospatuko dogun Euskal Eskola Publikoaren Jaia atontzen dabiz, EHIGEgaz batera, Mungialdeako ikastetxe guztietako guraso eta zuzendaritza taldeetako ordezkariak, izan be, gure helburuetako bat eskualdeko ikastetxe publikoen arteko hartuemonak sendotzea baita, orain eta aurrerantzean alkarregaz lan egin ahal izateko.
Espazioak eta programea
Aurtengo Jaiak lau gune izango ditu, ekintza ibiltariez gan. Mungiako espazio honeek hartuko dabe Euskal Eskola Publikoaren Jaia:
• Eskolea eta institutua.
• Herriko plazea.
• Uriguen parkea.
• Torrebillela parkea.
• Ibiltariak.
Aurreko urteetan lez, Jaiaren jarduerak ez dira mugatuko bagilaren 4ra, izan be, 3rako programea atontzen dabiz eta urtean zehar hainbat aurretiko ekintza be
atonduko dira.
Babesleak
Prentsaurrea amaitzeko, eskerrik beroenak emon nahi ddeutsegu Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren babesle eta laguntzaile guztiei eta gaur prentsaurrekoa egiteko Torrebillela espazioa eskaini deuskun Mungiako Udalari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!