Vicente Atxa Mondragon Unibersidadeko errektore hautatu dabe barriro

Bizkaie! 2022-12-15 09:28   Kulturea

Aho batez, beste lau urterako izentau dabe Vicente Atxa errektore.

Aho batez onartu dabe Vicente Atxa izentetea barriro MUko errektore, Kontseiluko lehendakariaren txostena eta proposamena entzun eta gero. Hirugarren agintaldiari ekingo deutso, beraz, Atxak, 2015eko urtarrilean hautatu ebelako lehenengoz kargu horretarako. Berrautapen-prozesuan parte hartu dabe
fakultadeetako kontseilu errektoreetako buru eta ordezkariek, bai eta unibersidadean parte hartzen daben enpresa eta erakundeetako ordezkariek be.

Vicente Atxa

57 urteko Vicente Atxak zortzi urte emon ditu Mondragon Unibersidadea zuzentzen. Aurretik, zortzi urtez, Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Mondragon Unibersidadeko Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zan.

Vicente Atxak elektronikako goi-mailako injinerutza-ikasketak egin zituan Mondragon Unibersidadeko Goi Eskola Politeknikoan eta elektronikako eta komunikazinoko doktorea da Erresuma Batuko Staffordshire Universityn.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu