‘Jon Kortazar Euskal Literatura Katedran 30 urte (1992-2022)’

Bizkaie! 2022-12-15 07:58   Kulturea

Katedra horri buruzko erakusketa bat be badago bertako hallean.

Bilboko Hezkuntza Fakultadean omenaldia egin deutse Jon Kortazarri Euskal Literatura Katedran 30 urte bete ditualako. Urtza Garay Bilboko Hezkuntza Fakultadeko dekanoaren ondoetorria eta gero Xabier Etxaniz UPV/EHU irakasle eta idazleak ‘Jon Kortazar: Lauaxetatik komikigintzara, euskal literatura sistema zabaltzen’ eta Ur Apaletegik ‘Jon Kortazar eta kritika literarioaren abentura kolektiboa’ berbaldiak eskaini ditue.

Gainera bideokonferentziaz parte hartu dabe hurrengo idazle eta akademikoek:

- Luis García Montero, Cervantes Institutuko Zuzendaria. Poetea.

- Kirmen Uribe, Idazlea.

- Darío Villanueva. Compostelako Santiagoko Unibersidadea. Real Academia Española-ko Zuzendari ohia.

- Itziar Aduriz, Bartzelonako Unibersidadea.

- Santiago Pérez-Isasi, Lisboako Unibersidadea.

- Miren Agur Meabe, Euskaltzaina, idazlea.

Horrezaz gan, Fakultadean katedra horri buruzko erakusketa bat be badago bertako hallean.

Jon Kortazar (Mundaka, 1955)

Euskal Herriko Unibersidadeko Euskal Literaturako katedraduna. Ikerketa arloko sei seiurteko ditu.

Compostelako Santiagoko irakasle bisitaria. Irakaslea, idazlea eta hainbat komunikabideetako kolaboratzailea.

Sari garrantzitsuak jaso ditu: Galiziako PEN Clubak Rosalia de Castro Saria eskaini eutson 2008 bere lan osoaren indarragaitik. 2009an Bizkaiko Aldundiak Lauaxeta Saria emon eutson.

Gaur egun LAIDA (Literatura eta Identidadea) Ikerketa Taldeko burua da. Egungo Euskal Literaturearen Historia (2007-2017) emon dau argitara. Garaiko literatur lana generoka aztertu ditu eta 8 liburutan emon dau gaia: Eleberria, poesia, nobelea eta zinemea, ipuina, ume eta gazte literaturea, antzerkia, saiakerea eta komikia, holan garaiko literaturearen ikuspegi aberatsa eta sakona emonez. Ingelesez argitaratu da: Contemporary Basque Literature (Center for Basque Studies, Reno, 2016) eta gazteleraz laburpen bat: Literatura Vasca: Puertos abiertos (2013), Ínsula aldizkariko 797 zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu