2022/12/15 - 2023/01/05
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan ((Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko pisua). | ErakusketakBizkaiko Batzar Nagusiak - Dohaintzak
Elena Ciordia, Mariano Corral Libano, Dionisio Sánchez Enríquez, Marcelino Bañales Tajada, Richard Pérez Franco, José Luis Abajo Porrilló, Juan José Altuna Akizu, Ángel Badillo Pardo, Iñaki Cruzeta Olalde, Juan Luis Baroja Collet, Carmen del Berro, Ismael Fidalgo Blanco eta José Luis Pérez Díez artisten artelanak.
Alberto Ipiña eta Begoña Bidaurrazaga, obrak dohaintzan emon dituen senar-emazteek XX. mendearen bigarren erdialdeko eta gaur egun arteko euskal sorkuntzako 800 lan baino gehiago ditue eta bilduma horretako 15 lan dohaintzan emon ditue orain. Artelan horreek gaurtik urtarrilaren 5era arte ikusi ahal izango dira.
Hamabost artelan horreek, joan dan mendeko Bizkaiko eta Euskal Herriko arte bilduma onenetakoa batzen dauen Bizkaiko Batzar Nagusiank erakundearen kultur ondare aberatsaren barruan geratuko dira orain. Bilboko administrazino egoitzan eta Gernikako Batzar Etxean, sasoi eta estilo ugaritako 200 artelan baino gehiago dagoz, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen esku dagoan Enkarterriko Museoaren funtsakaz osotuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!