Barikuan hasiko dira 2022ko Gernikako Marijesiak
2022-12-13 08:23 KultureaGernikan gure Marijesiak Gabonen aurreko bederatziurrena beteko dabe, pandemia aurreko eran.
Gaueko errondak barikuan bertan hasiko dira kalez kale danon poztasunerako gure bazterrak koplakaz betetan. Aurton koplak Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Jose Antonio Uriarte Itxaso, Fernando Astoreka, Ane Miren Arejita eta Alex Uriarte Atxikallende bakarlarien ahotsetik barriro helduko jakuz, alboan talde osoa dabela erantzule eta holan bederatzi gauotan Gernikan zehar ibiliko dira punta batetik bestera, ahalik eta leku gehienetara ailegetako.
Etxetik ohe epelean entzun edo kalean kantau!
2022rako bakarlariak
Denis Azkarate Eizagirre.
Iñaki Gonzalez Abadia.
Jose Antonio Uriarte Itxaso.
Fernando Astoreka Aranburu.
Ane Miren Arejita Abaiua.
Alex Uriarte Atxikallende
2022ko Marijesien errondak
A.- LURGORRI : 16 – 18 – 22 - 24.
B.- ERRENTERIA : 17 - 20 – 23.
C.- TILOAK : 19 – 21.
2022ko Marijesietan batuko dan dirua abenduaren 24an, kalerik kalekoaren ondoren emongo jako Etorkizuna Musiketan taldeari. Umezaroa eta nerabezaroa ardatz dituan kultura inklusiboaren proiektua da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan bizi diran kultura anitzak edo/eta gizarte-bazterketa arriskua, gizarte eta hezkuntza mailan, integrazino eta bizibarritze lanerako indarra bideratzen dauena.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!