'Euskal Literaturaz Umedun' Bilbon

Bizkaie! 2022-12-12 10:10   Kulturea

Hitzordua abenduaren 20an izango da.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak abenduaren 20an, martitzenean, hartuko dau Eztabaidak Literatureagaz XXI. mendean” zikloaren beste hitzordu bat:

Hitzordu honetan Erika Lagomak (idazlea eta bertsolaria), Estitxu Fernandezek (idazlea eta kazetaria) eta Alaine Agirrek (idazlea) hartuko dabe parte.

Eztabaidea arratsaldeko 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

Erika Lagoma (Lesaka, 1981)

Oso gazterik hasi zan Bortzirietako bertso-eskolan. Filologia hispanikoa ikasi eban Salamancan.

Estitxu Fernandez (Lesaka, 1975)

Telebista-aurkezlea eta kazetaria da. Psikologiako ikasketak egin ditu. Gainera, bertsolaritzan ibili izan da.

Alaine Agirre (Bermeo, 1990)

Idatzi dituen liburu gehienak umeentzat eta gazteentzat izan dira, baina idatzi ditu helduentzako eleberriak be eta poema bilduma bat.

Sartzea doban da.

Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu