Barikua, lasai baina jentetsu

Dabi Piedra 2022-12-09 13:32   Kulturea

Zaleek eskertu egiten dabe gogoko artistea erakusmahaian topetea.

Hirugarren eguna bete dau 57. Durangoko Azokeak gaur, barikua. Jentetza ikaragarria izan zan egueneko ezaugarri nagusia, halan nabarmendu dabe artistek, saltzaileek zein bisitariek eurek. Barikuan be ez da kulturzalerik falta Landako Guneko korridoreetan gora eta behera, literaturako eta musikako azken nobedadeen bila.

Dana dala, goizean goizetik bisitari asko egon diran arren, eguena baino pixka bat trankilagoa doa barikua. Korridoreak beteta dagoz, baina ibili leiteke eta erakusmahaietan lekua dago. Aurreko egunetan lez, gaurkoan be artista ugari ikusi doguz liburu, disko, komiki eta bestelakoak sinatzen, ze zaleek eskertu egiten dabe gogoko artistea erakusmahaian topetea.

Edade guztietako jentea dabilen arren, bariku honetan gazteen presentzia da azpimarratzekoa. Gazte EztanDA! ekimena egiten dabiz gaur Durangoko Azokan, eta hori igarri egin da.

Hona hemen argazki bildumatxua, abenduaren 9ak Landakon emon dauenaren laburpen lez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu