Gazte EztanDA! gaur, hilak 9

Bizkaie! 2022-12-09 08:24   Kulturea

Aurreko egunetan milazak izan dira Azokara hurreratu diranak eta gaur be uriolea espero da. 

Miren Narbaizak 'Lautada' diskoa aurkeztuko dau gaur (Ahotsenean, 20:20) | Ikusi handiago | Argazki originala

Durangoko 57. Azokako hirugarren egunean, gazteentzako egitarau berezia izango da, ohiko
egitarauagaz batera. Igazko sormen bekako proiektua be, Barraka bideojokoa be aurkeztuko dabe.

Egitarau potoloaren barruan, Nerea Ibarzabalek Bar Gloria liburua aurkeztuko dau arratsaldeko 17:00etan, Ahotsenean. Gogoan izan, Ibarzabal bizkaitarrak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean kantauko dau, abenduaren 18an.

Ganerako gorabehera guztiak Dabi Piedra gure lankideak jakinarazoko deuskuz Landakotik bertatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu