'Sexu eta genero dibersidadearen politika publikoak' jardunaldia Bilbon

Bizkaie! 2022-12-09 07:59   Kulturea

Bertoko administrazinoan LGTBIQ+ ikuspegia zelan ezarri hausnartzea da asmoa.

Bilboko Udalak atondutako abenduaren 13ko saio hau urian bizi diran personen errealidadeari buruzko diagnostiko bat egiteko testuinguruan programau da, sexu eta genero aniztasuna udal politikan txertatzen aurrera egiteko.

Programea administrazinoko langileentzat, LGTBIQ+ personentzat eta alkarteentzat eta hirugarren sektoreko erakundeetntzat izango da eta Bilboko LGTBIQ+ kolektiboetako ekintzaileak eta unibersidade-esparruko adituak izango ditu partaide.

Bilboko Udalak, abenduaren 13an, Sexu eta genero aniztasuneko politika publikoak jardunaldia egingo dau zer premina eta proposamen planteetan dituan LGTBIQ+ kolektiboak eta zein izan daitekezan esku hartzeko jardunbide egokiak udal plan estrategikoa diseinau eta atontzeko orduan.

Ondokoak dira txostenen egileak:

Gracia Trujillo, Soziologian doktorea, Madrilgo Unibersidade Konplutentseko Hezkuntza Fakultadeko irakaslea. Teoria eta praktika politiko feministak eta LGTBIQ+: ibilbideak, aliantzak eta egungo erronkak; Gerard Coll, Bartzelonako Unibersidade Autonomoan Soziologian doktorea, Vic-eko Unibersidadeko irakasle titularra eta Centre d’Estudis Interdisciplinaris de Gènere-ko zuzendaria. Sexu eta genero aniztasuneko politikak: bidegurutzeak, atakak eta pista batzuk. Elena Olaortua, ALDARTE lesbiana, gay eta transen arretarako zentroko abokatua. Tokiko LGTBIQA+ migrazio-politikak: egin dezagun posible; Andrea Momoitio, kazetaria eta Pikara Magazine-ko koordinatzailea. Lesbianak eta komunikabide feministak.

Beste alde batetik, mahai-inguruan Bilboko LGTBIQ+ alkarteek parte hartuko dabe: Samurrak Aniztasuna, Ortzadar LGBT Alkartea eta Zinegoak alkarteetako ordezkariek hainbat esku-hartze esparrutako behar espezifikoak identifikauko ditue:

- Prestakuntzea eta sensibilizazinoa

- Gizarte eta osasun arlokoak.

- Arlo juridiko-administratibokoak.

- Alkarteen zeregina politika publikoen aldaketan.

Uriko LGTBIQ+ errealidadeari buruzko diagnostikoa

Saio hau LGTBI errealidadeari buruz urian egiten dabizen diagnostiko-prozesuaren testuinguruan programau da. Helburua, udal politikan sexu eta genero dibersidadearen integrazinoan aurrera egitea. Jarduera hau sortu barri dan LGTBI Foroan kokatuta dago eta foro hori osotzen daben alkarteek ekimen hori gauzatzearen alde egin dabe.

Parte hartzeko prozesuaren azken helburua LGTBIQ+ kolektiboaren egungo egoerea zenbait esparrutan ezagutzera emotea izango da: soziosanitarioa, laborala, legegilea, hezkuntzea eta prestakuntzea, aisia eta kulturea, segurtasuna, umeak eta familia, baliabide publikoak...

Bilboko LGTBIQ+ Foroa

2020an sortu zan eta erakundearen eta LGTBI kolektiboen arteko konfidantza-gune eta topagune izan nahi dau, alkarregaz hartu-emon-ereduak definiduteko eta epe ertain eta luzerako danon lan-arloak adosteko. Helburua LGTBI kolektiboak eta persona bakotxak sexu-aniztasunari buruz dituan ikuspegiak ezagutzea da. Bilboko LGTBIQ+ Foroan alkarte guztientzako dago lekua; gaur egun, honako talde honeek dabiz: Samurrak, Lgtberri, Zinegoak, Naizen, Bizigay, Ortzadar eta EGHAM.

Jardunaldia

Sexu eta genero dibersidadearen politika publikoak

Eguna: Abenduak 13

Ordua: 9:00-13:00

Lekua: Mondragon Unibersidadea, Bilbao Barrikuntza Faktoria (Uribitarte, 6)

Informazino gehiago: berdintasuna@bilbao.eus

Sare sozialak

Bilbao Udala: youtube / facebook/ twitter / TWITTER / instagram

Bilbao Bardintasuna: Facebook / twitter

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu