Kulturzaleak eta sortzaileak barra-barra Azokako bigarren egunean
2022-12-08 13:46 KultureaArtista edo idazle gogokoenaren sinadurearen bila ibili dira asko.
Durangoko Azokako lehenengo eguna arraroa izaten da beti, laneguna eta Ikasleen Goiza izateagaitik, baina bigarren egunetik aurrera hartzen dau ohiko tenperaturea. Gaur, eguena, 57. edizinoko bigarren egunean, giro beroa eta jente ugari erakarri ditu Landako Guneak. Umeak be makina bat, gurasoek edo senideek lagunduta.
Eguerdi bueltan hasi da Landakoko korridoreetan jente-piloketea igarten, aurrera egitea gatxa izan da eta erakusmahai batzuetan tartetxu bat topetako modurik be ez da egon ia. Bazkalorduan pixka bat baretu da, baina ikusteko dago arratsaldeak zer dakarren. Zaleak kultura gosez dagoz.
Irakurzale eta musikazale asko be ikusi doguz gogoko idazle edo musikariari sinadurea eskatzen. Pazientziaz iladan itxaron behar izan dabe batzuek.
Argazki bilduma honetan dozue egunak emondakoaren zatitxu bat.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!