Pintto txakurraren arrebea ezagutu dogu Durangoko Saguganbaran
2022-12-08 13:15 KultureaIñigo Astizek eta Mikel Valverdek sortu dabe Kixkurren istorioa.
Euskal Herriko umeen artean, txakurrik ezagunenen artean dago Pintto, kantu famatuaren protagonistea: Pintto, Pintto, gure txakurra da ta... Orain, Iñigo Astiz idazleak eta Mikel Valverde ilustratzaileak Kixkur aurkeztu deuskue, Pinttoren arrebea. Haren abenturak eta istorioak kontau ditue Kixkur, Pinttoren arreba liburuan.
Durangoko Azokearen barruan, Saguganbara gunean aurkeztu dabe ipuin ilustradua, umeak adi-adi entzuten egozala. Izan be, orain arte inork ez dau ezagutzen izan Kixkur, kantuan Pintto baino ez dalako agertzen. Nor da Kixkur? Zer egiten dau? Zeintzuk dira bere amesak? Iñigo Astiz pixkanaka joan da umeen jakinmina asetzen.
Pinttoren gerizpean egon da Kixkur orain arte, Astizek kontau deuskunez. Hortaz, plazara atera nahi izan dabe txakur gaixoa. Helburua beteteko, Mikel Valverderen marrazki koloretsuek eta Iñigo Astizen testu irudimentsuek bat egin dabe. Gehienbat, 5-6 urteko umeak izan ditue gogoan.
Elkar argitaletxeak kaleratu dau Kixkur, Pinttoren arreba. Liburu txikia da, 36 orrialdekoa, baina umeen irudimena muga barik zabalduko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!