2022/12/15 09:00-13:00
Bilbon, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. | JardunaldiakEuskerearen Legeak 40 urte
Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak atonduta euskal kulturgintzako, erakunde publikoetako eta
unibersidade-arloko ordezkarien eskutik, Euskerearen Legeak ekarri dauena, lortutakoak eta etorkizuneko erronkak aztertuko ditue, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mireia Zarate Sabino Arana Fundazinoko buruak zein Juanjo Álvarez UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak.
Ezin ahaztu, Elixabete Piñol abokatu eta euskaltzain urgazlea, izan be, «Euskararen Legea eta erabilera juridikorako guneak irekitzea» gaiari buruz berba egingo dau.
Gotzon Lobera zinpeko itzultzaile eta euskaltzain urgazleak euskerearen corpusean izandako aurrerakuntzez jardungo dau.
Eba Gaminde Zuzenbideko doktorea, Deustuko Unibersidadeko irakaslea etaeuskaltzain urgazlea, konsumitzaile euskaldunen egungo egoereari buruz egingo dau berba.
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak Euskerearen Legea eta Nafarroako egungo egoerea aztertuko ditu.
Azkenik, Eneritz Zabaleta Zuzenbideko doktore eta Paueko eta Aturrialdeko Unibersidadeko (UPPA) irakasleak Ipar Euskal Herriari buruzko egoeraz berba egingo dau.
Sagrario Alemanek, Sustapen Batzordeko buru eta euskaltzain osoak eta Mireia Zaratek emongo deutse amaierea ekitaldiari eta jardunaldian ataratako ondorioetako batzuk laburbatuko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!