Amets Arzallus, Bilbotik finalera

Bizkaie! 2022-12-05 07:55   Bertsolaritzea

Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi be Iruñean izango dira.

Amets Arzallus, Bilbon (argazkia: XDZ) | Ikusi handiago | Argazki originala

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa jokatu da Bilbon, Bizkaia Frontoian. Amets Arzallusek irabazi dau eta finalean kantauko daben zortzi bertsolariak nortzuk diran jakin dogu. Maialen Lujanbio zuzenean sailkatu da, aurreko txapelduna izateagaitik, eta beste zazpirak, finalaurreko itzuli bietako puntuak batu osteko sailkapeneko onenak dira.

Abenduaren 18an izango da finala eta honeek kantauko dabe: Maialen Lujanbiok, Aitor Mendiluzek, Alaia Martinek, Amets Arzallusek, Beñat Gaztelumendik, Joanes Illarregik, Nerea Ibarzabalek eta Sustrai Colinak.

Horreetako hiruk, Martinek, Illarregik eta Ibarzabalek, lehenengo aldiz kantauko dabe Euskal Herriko finalean. Bizkaiko ordezkari bakarra Nerea Ibarzabal bera izango da, eta sekula baino emakume gehiago heldu dira azken saiora, hiru.

Bilboko azken finalaurrekoan 3.600 lagun batu dira, eta giro bikaina egon da. Amets Arzallus irabazlea eta Aitor Mendiluze bigarrena pare-parean ibili dira: 662 eta 661 puntu, hurranez hurran. Jone Uriak 637,5 puntu batu ditu eta Joanes Illarregik, 621. Bosgarren Maddalen Arzallus izan da (609,5) eta seigarren, Saioa Alkaiza (608,5). Idoia Anzorandia ibili da gai-jartzaile.

Iruñeko azken saiorako  sarrerak agortuta dagoz, baina Bizkaie!-k sarrera bikotx bi emongo ditu zozketaz, finalaren aurreko egunetan. Beraz, adi ibili!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu