'Pozaren erdia' dakar Harkaitz Canok
2022-12-02 11:14 KultureaSusa Literaturak argitaratutako liburua da Harkaitz Canoren Pozaren erdia.
Azala, barriz, Nagore Amenabarrok egin dau.
Sonetoak idazteak izan daiteke solemnea, garrantzitsua, ironikoa, gatxa da jakitea zeinetatik gehiago. Eta olgetea be bada, jakina. Pozaren erdia liburuan dagoz plastidecorrak, Rolls Royceak, captchak, Alice eskilera mekanikoan, likantropia, mende honetakoa ez dan euria, bonsaiak, Zumeta bat... Liburua konbidapena be bada: Ez al dau erdi horrek beste erdia iradokitzen? Umezaroa, umorea, idazketea, objektuak, desirea, olgetea ekarri ditu lerro neurtu eta errimatuetara Harkaitz Canok liburu honetan.
HAU
Hau, hirugarren eskuko hilezkortasuna.
Hau, errotari derrotatuaren beharra.
Hau, deserrotuaren biriketan kedarra.
Hau, nahiaren eta ezinaren erresuma.
Hau, arnas ahaztua edo arnes astuna.
Hau, norberaren tranpen horizonte meharra.
Hau, funtsezkoetan sartzeko modu zeiharra.
Hau, ez kontzientzia, ez altxor, ez ondasuna.
Bost axola zaizkigun gauzen zaindari xume
—laua malkartsu, bixi nahi genukeena lau,
ekintzarako zikiro, besoak antxume—,
guraso antzuak, inkontzientziaren kume,
damu-sorleak, trentzatu gabeko zume.
Hitzak josi arteko sosegu gabezia hau.
Canoren orain arteko liburuak
Fakirraren ahotsa, 2018, nobela
Twist, 2011, nobela
Neguko zirkua, 2005, narrazinoak
Pasaia blues, 1999, nobela
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!